- Arartekoak Etxebizitza Sailari gomendatu dio bere gain har dezala bost pisuren jabetza duen jabeen komunitate bateko lehendakaritza, eta, halaber, txanden arabera hala egokitzen zaionean bere erantzukizuna bete dezala. Arartekoak herritar baten eskaerari erantzunez egin du gomendio hori. Herritar horrek erakunde honetara jo zuen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Alokabide sozietate publikoak pertsona hori bizi den jabekideen erkidegoaren lehendakaritza hartzeko “ezezkoa” eman ziotelako gutxienez 2016tik, nahiz eta txandaka hala zegokionean.

Herritarraren esanetan, eraikina zortzi etxebitzitzak osatzen dute eta horietatik bost sail horrenak dira eta Alokabideren bitartez kudea-tzen dira. Kexagileak adierazi zuenez, auzokoen artean larriagotu egin zen bizikidetza-arazoa eta txikizioak ohikoak ziren eremu komunetan. Gainera, agertu zuenez, erabakitako erreklamazio judizialak ez ziren gauzatzen, hain zuzen ere, komunitateko lehendakaririk ez zegoelako.

Hori dela eta, Arartekoak sail horri eskatu zion txosten bat presta zezala eta bertan azal zezala zer arrazoi juridiko zeuden komunitateko lehendakaritza ez hartzeko. Izan ere, Jabetza Horzontalari buruzko legean ezarritakoaren arabera, komunitateko presidentea jabeen artean izendatu behar da, hura hautatuz edo txandaka edo zozketa bidez. Arartekoak argitzen duenez, “pertsona fisiko eta juridiko guztien-tzako betebeharra da, eta betebehar horri benetan betetzetik soilik salbuetsi daiteke jabeek hala adosten badute edo dagokion epaile zibilari ordezteko eskatzen bazaio”. Aurreko guztia adierazita, Sailak ez zituen azaldu komunitatearen presidente-tza bere gain ez hartzeko arrazoi edo argudio juridikorik.

Arartekoak bere ebazpenean dionez, ez dago inolako lege-aurreikuspenik Etxebizitza Sailari, egoki deritzon moduan, jabeen komunitateko lehendakaritza hartzea eragozten dionik. Horregatik, Jabetza Horizontalari buruzko legetik eratorritako betebeharrak bete ditzan gomentatu dio. Arartekoak egindako gomendioan gaineratzen duenez, “Sailak behin eta berriz ezezkoa eman izanak” eragin du erkidegoko presidentetzaren fun-tzioak “de facto” eta “behin eta berriz” bere gain hartu izana.

Horrez gain, emandako informazioaren bitartez, Arartekoak egiaztatu egin zuen auzokideen arteko bizikidetza eta eraikinaren espazio komunen zaintzea ez dela modu baketsuan egin. Hain zuzen ere, gertatutako gertaerak direla eta, kudeaketa etxebizitza pribatuen titularrentzen are konplexuagoa izan dela ondorioztatzen du. Gainera, jabeen eta titular publikoko errentarien arteko harremana larritu da, eta, zenbait eragile publikok esku hartu behar izan dute.

Nahiz eta Alokabidek esakainitako dokumentaziotik ondoriozta-tzen den konponketa-lanen kopuru handi bat sozietate publikoak ordaindu dituela, Arartekoaren iri-tziz, “Etxebizitza Sailak beharrezko bitartekoak antolatu beharko lituzke erkidegoaren presidentetza hartzeko, txandaren arabera hala badagokio”.