Kutxa Fundazioak eta DIPCk 'Eklipseak eta asmakizunak: Eguzkiaren itzalean' hitzaldi zikloa antolatu dute
Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC)'Eklipseak eta asmakizunak: Eguzkiaren itzalean' izenburuko hitzaldi zikloa antolatu dute, eguzki eklipseei eta horiek zientziaren aurrerabidean duten funtsezko eginkizunari eskainita. Kutxa Fundazioak zientzia dibulgazioa lurralde osora hurbiltzeko egindako apustu estrategikoaren ildotik, programak hitzaldi bana izango ditu Irunen eta Bergaran, Oiasso eta Laboratorium museoekin lankidetzan, hurrenez hurren.
Antolakuntzak jakinarazi duenez, abuztuaren 12an, Iberiar Penintsulako zenbait tokitatik eguzki eklipse osoa ikusi ahal izango da, "fenomeno natural ikusgarri eta zirraragarrienetako bat". Minutu batzuetan, inguruko argia, tenperatura eta soinuak erabat eraldatzen dira, "zentzumen guztientzako esperientzia paregabea" eskainiz. Bere edertasunetik harago, eguzki eklipse osoak funtsezkoak izan dira ezagutza zientifikoaren aurrerapenerako.
Gertakari horren atarian, Silvia Bonoli astrofisikariak (Ikerbasque, DIPC) eta Mikel Falxa astrofisikariak (DIPC) hitzaldi bana emango dute eklipseei esker posible izan diren aurkikuntza harrigarrienetako batzuk errepasatzeko, "gure planetatik galaxiako bazter urrunenetara eramango gaituen bidaia batean".
Hain zuzen, Silvia Bonolik'Eclipses y descubrimientos: a la sombra del Sol' hitzaldia eskainiko du ekainaren 4anIrungo Oiasso museoan, 18:30ean, eta Mikel Falxak'Eklipseak eta asmakizunak: Eguzkiaren itzalean' izenburukoa ekainaren 11eanBergarako Seminarixoan, ordu berean. Sarrera librea erreserbarekin. Erakunde laguntzailea: Laboratorium Museoa
Temas
Más en Actualidad
-
La Justicia archiva la causa de Begoña Gómez contra el agitador ultra Vito Quiles
-
Vendido por 9.400 euros el primer salmón de la temporada en Asturias tras una reñida subasta
-
Acusan a Israel de ejercer "violencia extrema" contra los activistas de la flotilla
-
EE.UU. estrecha el cerco sobre Cuba y aviva el temor a una intervención militar