Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Saria jasoko du 'Lurdes Iriondo, ez gera aferrik pasako' dokumentalak
Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Saria eman diote Lurdes Iriondo, ez gera aferrik pasako dokumentalari, Bideo Sorkuntza kategorian, eta Inge Mendioroz Ibañez eta Idoia Garzes Aldazabal sortzaileek jasoko dute saria larunbatean, azaroaren 22an, Baionako Herriko Etxean ospatuko den ekitaldian.
Sariaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, Eusko Ikaskuntzak hiru sari banatzen ditu urtero Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean, Baiona, Iparraldea eta Euskal Herriarekiko harremana izaten duten ikerkuntza eta sorkuntza lanak nabarmentzeko asmoz.
Horrela, alde batetik, Jean-Michel Larrasquet Ohorezko Saria ematen dute, euskara edota euskal kulturaren sustapenean eta honen ezagutzaren zabalpenean parte hartu duen ereduzko ibilbidea aitortzeko.
Era berean, Euskal Kultura Saria banatzen dute Euskal Herriari lotutako doktoretza tesi edota argitaratu gabeko ikerketa lan bat nabarmentzeko, eta, azkenik, Bideo Sorkuntza Saria ematen dute, Euskal Herria, euskara eta euskal kultura ardatz gisa harturik, gai horien bueltako film dokumental bat aitortzeko.
Hain zuzen ere, azken sari horrekin ohoratuko dituzte Lurdes Iriondo, ez gera aferrik pasako dokumentalaren sortzaileak diren Inge Mendioroz Ibañez zuzendaria eta Idoia Garzes Aldazabal gidoilaria, "euskal oroimena bizirik mantendu, eta emakumeek kulturaren garapenean duten ekarpena aitortzeagatik".
SARIA
Saria emateko ekitaldia datorren larunbatean izango da, azaroaren 22an, 18:00etatik aurrera, Baionako Herriko Etxearen Saloi Handian.
'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' dokumentalak kantari eta idazle donostiarra ezagutu eta bere lana erakustea du xede, eta hainbat gai lantzeko bide ere eman dio Inge Mendioroz Ibañez egileari, hala nola emakumearen rola gure historian edota erreferenteen beharra norberaren identitatea sortzeko.
"Izan ere, zein arrazoi egon liteke Lurdes bezalako emakume batek egindako lan handia ez ezagutzeko? Nahita ala nahi gabe ezabatu, ezkutatu eta isildu al da? Egilearen ustez, nekez uler daiteke eta halako hutsik", adierazi dute sariaren banatzaileek.
Dokumentala 73. Donostia Zinemaldiaren Zinemira sailaren eskaintzaren parte izan zen
Dokumentala 73. Donostia Zinemaldiaren Zinemira sailaren eskaintzaren parte izan zen, atalari hasiera eman ziona, alegia, baita Irizar Saria eskuratzeko hautagai ere. Urriaren 23an, Gasteizko Euskal Dokumentalen XI. Astearen programazioaren baitan eman zuten, eta, hilabeteren bueltan, azaroaren 23an, Hazparneko Zinegin jaialdian izango da ikusgai.
Ibilbide komertzialari dagokionez, azaroaren 14tik dago ikusgai Hego Euskal Herriko zinema aretoetan; Ipar Euskal Herrira, aldiz, 2026ko urtarrilean iritsiko da.
Temas
Más en Actualidad
-
El Congreso aprueba por unanimidad el real decreto para financiar la ley ELA
-
Estos fueron los nombres más populares para los recién nacidos en el Estado en 2024
-
Jaurlaritzak lau milioi euro banatuko ditu eskola garraiorako banakako diru laguntzetan
-
Larry Summers renuncia a su puesto en la junta directiva de OpenAI tras la divulgación de correos con Epstein