Izkiko parke naturalak 'Starlight Helmuga' ziurtagiria lortu du zeru izartuak behatzeko ezaugarri onak izateagatik
Izkiko parke naturalak Starlight Helmuga ziurtagiria lortu du duela gutxi, zeru izartuak ikusteko dituen aparteko ezaugarriengatik. Horrela, Arabako parkeak zeruaren kalitatea eta babesa bermatzeko bitartekoak dituela egiaztatu du, bai eta eskaintzarekin lotutako azpiegitura eta jarduera egokiak dituela ere.
Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Starlight helmugak bisitatzeko moduko lekuak dira, ezaugarri ezin hobeak dituzte, eta, argi kutsaduratik babestuta daudenez, bereziki egokiak direnak baliabide natural horretan oinarritutako jarduerak garatzeko.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, parkea ikuskatzeko prozesuaren ardatza helmugako produktuak aztertzea izan da, hala nola ostatuen eskaintza, bisitarien zerbitzura dauden behaketa bitartekoak, interpretazio astronomikoaz arduratzen diren langileen prestakuntza, eta haiek gaueko naturaren kontserbazioan integratzea.
Ziurtagiria lortun ondoren, Izkiko parke naturalak neurri batzuk hartu behar ditu, eta datozen hilabeteetan lan plan batean jaso. Prestakuntza plan bat, jarduera agenda bat eta inguruko herrien argiztapena jasangarriagoa izateko proposamen bat jaso beharko ditu planak.
BALORAZIOA, IZKIKO PARKE NATURALA
"Izkiko parke naturalak erakargarriago egiten ditu bertako paisaia eta biodibertsitate bikainak, eta ikuspegi berri bat gehitzen dio bere hezkuntza eta turismo eskaintzari, bere gaueko zerua estandarte berri gisa hartuta", nabarmendu du Saray Zarate Arabako Aldundiko Ekonomiaren Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko diputatuak.
Temas
Más en Actualidad
-
La UCO tumba los principales indicios de Peinado contra Begoña Gómez
-
Las pernoctaciones hoteleras en Euskadi aumentan un 2,1% en abril, hasta 677.761
-
Un incendio en un céntrico hotel de Málaga obliga a evacuar de madrugada a más de un centenar de personas
-
La OMS eleva a más de 900 los casos sospechosos de ébola en la República Democrática del Congo