BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko jaialdiaren Mendi Tour ziklo ibiltariak 16 hitzordu izango ditu irailean, urrian eta azaroan, eta mendi, abentura, muturreko kirol eta natura gaiei buruzko filmak eskainiko ditu Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan, Madrilen, Kantabrian, Kanariar Irletan eta Burgosen egingo diren 24 zinema saiotan.
Jaialdiaren antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, urteko lehen seihilekoan 11.000 ikuslek gozatu dute Mendi Tour zikloaren eskaintzaz 32 egoitzatan.
Badas, udazkeneko Mendi Tour irailaren 23an abiatuko da Bergaran eta Ermuan. Pol-Pol Mendi Taldearen ekimena da Bergarakoa, iaz berrekin zitzaion eta, arrakastatsua izan zenez, aurten berriro Seminarixoan bilduko dira; Ermuakoa, berriz, lehen edizioa da, eta Artarrai mendi taldearen 50. urtemugako ospakizunen programan sartu da.
Urnietan zortzigarren edizioa egingo du Mendi Tour zikloak, Sarobe Arte Eszenikoen gunean, eta Madrilen hamaikagarranea, Golem zinema aretoen eskutik eta RSEA Peñalara, Sputnik Climbing eta Ternua markek babestuta.
Era berean, dagoeneko hitzordu finkoak dira Kanariar Irletako Santa Brigida, Burgos, Getaria, Markina-Xemein, Sopela, Errenteria, Basauri, Oñati eta Potes. Elgoibar ere finkatuta dago jada, baina aurten berrikuntza bezala bigarren proiekzio eguna gehitu da. Tafallan eta Galdakaon, berriz, estreinako edizioa beteko du Mendi Tour zikloak.
Iazko abenduko Mendi Film jaialdian estreinatu edo parte hartu zuten 21 filmeko du ziklo ibiltariak, tartean jaialdian sarituak izan ziren hainbat lan. Programazioak tokiko antolatzaileekin batera adosten dira, katalogo horretan oinarrituta.