Giro ederra igande honetan, iluntzean lainotuko duen arren
Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, ipar-mendebaldeko haizearekin hodeitza sartuz joango da mendebaldetik eta iluntzerako zerua lainotuta geldituko da
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, maiatzaren 25ean, giro ederra izango dugu, iluntzean lainotzera egingo duen arren.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik prentsa-ohar baten bidez iragarri dutenez, orokorrean, lainoa desegin ostean, goizean goizetik zerua txukun agertuko da eta eguzki giroa gailenduko da; tarteka goi-hodeien zertzelada batzuk agertuko dira baina ez dute traba handirik egingo.
Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, ipar-mendebaldeko haizearekin hodeitza sartuz joango da mendebaldetik eta iluntzerako zerua lainotuta geldituko da; baliteke gauean euri pixka bat egitea, bereziki mendebaldean.
TENPERATURA
Tenperatura maximoak, oro har, 20-22 gradu artekoak izango dira, eta Ebro ibarrean zertxobait altuagoak. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 9 gutxienez eta 23 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta mendebal-osagaia nagusituko da; goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3ko indarrarekin
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta mendebal-osagaia nagusituko da; goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3ko indarrarekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran 0,5-1 metrora handituko dira. Itsasgorak 03:43an eta 16:10ean izango dira, eta itsasbehereak 09:48an eta 22:13an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da, ondorioztatu dutenez Euskalmetetik.
Temas
Más en Actualidad
-
Un niño de ocho años muere en una piscina de Sevilla
-
Bizkaiko Aldundiak Lauaxeta omendu du Laukizen bere jaiotzaren 120. urteurrenean
-
Jaurlaritzak 'Lanera' ekimena abiatu du, enpresetan euskararen erabileran "jauzi kualitatiboa" emateko
-
El Gobierno español defiende sanciones individuales y un embargo de armas a Israel