Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, apirilaren 28an, eguzkia eta tenperaturen igoera izango ditugu. Behin goizaldeko behe-lainoa jasota, giro eguzkitsua gailenduko da denean. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta kostaldean brisa ibiliko da eguerditik aurrera.

Egunsenti fresko baten ostean, giroa epelduz joango da eta tenperatura maximoak 22-25 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 24 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 24 gehienez.

Itsasgorak 05:39an eta 17:59an izango dira, eta itsasbehereak 00:06an eta 11:44an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da

Itsasbazterrean hego-ekialdeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan eta arratsaldean ekialdetik 3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:39an eta 17:59an izango dira, eta itsasbehereak 00:06an eta 11:44an. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

"Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da. Hego-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da, mendi inguruetan bolada gogor batzuekin; kostaldean egunaren erdiko orduetan eta arratsaldean brisa ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira eta maximoak nabarmen edo asko igoko dira", azpimarratu dute Euskalmetetik.