Síguenos en redes sociales:

'Egia gordinetik!' soinu-fikzioa estreinatuko da ostegunean GUAU plataforman

'Egia gordinetik!' soinu-fikzioa estreinatuko da ostegunean GUAU plataformanUtzitakoa

Iñaki Beraetxe aktore, zuzendari eta gidoilariak gidatu duen 'Egia gordinetik!' soinu-fikzioa estreinatuko da GUAU EITBko audio plataforman ostegunean, matxoaren 27tik. 12 atal ditu, bakoitza hamar minutu ingurukoa.

EITBk jakinarazi duenez, Mari Sagarzazu (Mikele Arizkorreta) protagonistaren bizitzaren etapa berri baten hasiera kontatuko du; hain zuzen, Marik aktore izan nahi du eta helburu hori lortzeko asmoz oztopo zein une zirraragarriak biziko ditu.

Gazte askok egunerokotasunean bizitzen dituzten hainbat egoera jorratzen dira soinu-fikzioan, besteak beste, ikasketak, lana, amodioa, inbidiak edota lagunartea

Halaber, baserri munduaren eta kalearen arteko aldea ere jartzen du agerian tramak. Marik eta Oihanak (Ainhoa Artetxe) islatzen dituzte bi mundu horiek. Mariren aita (Egoitz Lasa) atzerakoia da eta traba egiten dio alabaren izaerari eta garapenari. Antzerki eskolan ere izango du gauzak erraz jartzen ez dizkion irakasle bat.

Gazte askok egunerokotasunean bizitzen dituzten hainbat egoera jorratzen dira soinu-fikzioan, besteak beste, ikasketak, lana, amodioa, inbidiak edota lagunartea.

Hainbat aktorek hartu dute parte, hala nola Mikele Arizkorreta, Ainhoa Artetxe, Judith Huegun, Marga Altolagirre, Egoitz Lasa, Iñigo Azpitarte, Agurtzane Intxaurraga eta Aitzole Aranetak

Hainbat aktorek hartu dute parte, hala nola Mikele Arizkorreta, Ainhoa Artetxe, Judith Huegun, Marga Altolagirre, Egoitz Lasa, Iñigo Azpitarte, Agurtzane Intxaurraga eta Aitzole Aranetak. Musika Joseba Beristainek egindakoa da, eta ekoizpena, berriz, On Time-k.