'Irabazi Arte!' telesailaren denboraldi berria UEMAko kide diren 80 herritan izango da ikusgai otsailaren 14tik
Irabazi Arte! telesailaren denboraldi berria ikusgai izango da otsailarehn 14tik aurrera UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide diren 80 udalerritan, euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko UEMAk eta EiTBk sinatutako hitzarmenari esker.
UEMAko iturriek gogorarazi dutenez, euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko elkarlanerako hitzarmena sinatu zuen lehen aldiz iaz EiTBrekin, eta hitzarmen horren baitan euskarazko telesail arrakastatsuenak udalerri euskaldunetako zinema eta kultur aretoetan estreinatzeko lizentzia du UEMAk.
Azaroan heldu zen hitzarmenaren lehen emaitza, eta UEMAko kide diren 80 bat udalek 'Go!azen' telesailaren denboraldi berria estreinatu zuten. Ekimenak "egundoko arrakasta" izan zuen, milaka eta milaka ikuslerekin, eta eskaintza areagotzeko beharra nabarmendu zuten udalek, "euskarazko ikus-entzunezkoek izaten duten harrera onari erantzuteko".
Horregatik, Irabazi Arte! telesailaren laugarren denboraldiko lehen atala estreinatuko dute otsailaren 14tik UEMAko kide diren 80 udalerritan, udalekin eta EiTBrekin lankidetzan.
Denboraldi berriko lehen atala otsailaren 21ean izango da ikusgai ETBren lehen katean, eta haur eta gaztetxoentzako EiTBren Makusi plataforman, berriz, astebete lehenago estreinatuko dute, otsailaren 14an. Egun horretan bertan izango da ikusgai UEMAko kide diren herrietan ere, zinema eta areto publikoetan.
'Irabazi Arte!' arrakasta handiko EiTBren transmedia proiektua da, eta telesailaz gain, baditu beste hainbat euskarri ere: emakumezko kirolari erreferenteak ezagutarazteko podcasta, Nerea Loiolak idatzitako eta Aitziber Alonsok ilustratutako komiki digital interaktiboa, eta eduki ugari sortzen eta zabaltzen duten sare sozialetako kontuak eta kanalak.
Printzesak futbol taldeko kideen gorabeherak dira telesailaren ardatza, nerabe eta gazteen ohiko kontuak islatuz, besteak beste, ikasketak, maitasuna, homofobia edota emakume izateagatik jasan beharreko gutxiespena, beti ere suspentsea elikatzen duen gidoiarekin.
Temas
Más en Actualidad
-
Ryanair pide a Von der Leyen que dimita si no reforma los servicios de control aéreo de la UE
-
DIRECTO | Pamplona da el pistoletazo de salida a nueve días de fiesta
-
La catedral de Notre Dame ha recibido más de 6 millones de visitantes desde su reapertura
-
Una nueva patera eleva a 94 los migrantes llegados a Baleares durante este fin de semana