Síguenos en redes sociales:

Odola emateko deia egin dute EAEn, Gabonen ostean erreserba mailak behera egin duelako

Odola emateko deia egin dute EAEn, Gabonen ostean erreserba mailak behera egin duelakoIrekia

Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak odola emateko deia egin diete herritarrei, ohikoa denez, Gabonetako jaien ondorengo egunetan zaila izaten baita Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) erietxeetan odol osagaiak hornitzea, erreserba mailak behera egin duelako.

Horregatik, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak gogorarazi du odola ematea dela oraindik modu bakarra transfusiorako edo plasmatik eratorritako sendagaiak egiteko osagai ugari lortzeko, osasun jardueran ezinbestekoak diren osagaiak, hain zuzen ere.

Odol osagaien erreserba mailak ohiko mugetatik behera daude, eta egoera horri eragiten dio, gainera, urtaro honetan izaten den birus eta arnas infekzioen hazkundeak

Odol osagaien erreserba mailak ohiko mugetatik behera daude, eta egoera horri eragiten dio, gainera, urtaro honetan izaten den birus eta arnas infekzioen hazkundeak. Ia odol talde guztietan hobetu behar dira erreserbak.

Hala, Osasun Sailak eta Osakidetzak laguntza eskatu diete noizbait odola eman dutenei eta urratsa ematea pentsatu baina oraindik egin ez dutenei, behar duten paziente guztiei arreta medikoa bermatzeko.

"Odola ematea da Euskadin egunero 200 pertsona ingururen bizi tratamendurako funtsezko osagaiak eta sendagaiak lortzeko modu bakarra", ziurtatu dute Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrotik.

Odola emateko bete beharreko baldintzak dira 18 eta 65 urte bitarte izatea, osasun egoera onean egotea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea

Ildo horretan, gogorarazi dute odola ematen den bakoitzean dozenaka pertsonari lagundu ahal zaiela, odola hainbat osagaitan banatzen baita, eta, osagai horien bidez, hainbat behar mediko artatzen baitira, hala nola tratamendu onkologikoak, ebakuntza kirurgikoak edo larrialdiak, eta paziente akutuentzako eta kronikoentzako sendagaiak.

Odola emateko EAEko hiru lurraldeetan banatutako gune finkoak eta unitate mugikorrak eta haien ordutegiak https://donantesdesangre.eus/eu webgunean edo Euskadiko Odol Emaileen sare sozialetan (@donantesangreuskadi) kontsulta daitezke

Odola emateko bete beharreko baldintzak dira 18 eta 65 urte bitarte izatea, osasun egoera onean egotea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Odola emateko EAEko hiru lurraldeetan banatutako gune finkoak eta unitate mugikorrak eta haien ordutegiak https://donantesdesangre.eus/eu webgunean edo Euskadiko Odol Emaileen sare sozialetan (@donantesangreuskadi) kontsulta daitezke.

79.000 ODOL EMATE

Euskadin 79.032 odol emate erregistratu ziren 2024an, 46.844 emaileren aldetik, gehienak ohikoak eta modu erregularrean odola ematen dutenak (urtean bitan edo gehiagotan), eta 6.567 emaile berri izan zirela nabarmendu dute.

Globulu gorrien 70.225 kontzentratu, 11.211 plaketa dosi eta 23.664 litro plasma lortu ziren; horietatik 22.096 botikak egiteko erabili ziren, besteak beste, immunoglobulinak, faktore antihemofiliko albumina eta abar.

Guztira, 30.000 pertsona baino gehiago izan ziren produktu horien onuradun, bizitza salbatzeko edo osasuna hobetzeko balio izan zietenak, eta Euskadiko 23 ospitale publiko eta pribatuetara banatu ziren Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren bidez.