‘Zientziaren sonoritate espekulatibo eta zehaztugabeak’ ikus-entzunezko zuzeneko performancea egingo dute Montehermoso Kulturunean
Huma Artists taldearen sorkuntza da, eta ikerketa-proiektu baten parte da
Montehermoso Kulturuneko Ur Depositu Zaharrean Zientziaren sonoritate espekulatibo eta zehaztugabeak izeneko ikus-entzunezko zuzeneko performancea egingo dute azaroaren 30ean, larunbatean, 18:30ean. Huma Artists taldeak soinuak eta irudiak manipulatuko ditu, Deposituko ezaugarri akustiko eta bisual berezien arabera. Hala, zuzeneko performancearen formatua duen ekitaldi bat eskainiko dute, askotariko iraupena izango duten obra txikietan banatuta. Kanal anitzeko pieza murgiltzaile bat sortzea izango da helburua, esperientzia sentsorial sakoneko egoera bat eskaintzeko. Performancearen ondoren, lantaldearekin batera proiektuaz hitz egiteko aukera izango du publikoak.
Ikus-entzunezko sorkuntzaren eremu zabalean, sortuta dauden obren ekoizpena berrinterpretatzen du Huma Artists taldeak, gaur egun aurrean ditugun erronka berrietatik abiatuta: espazioa eta denbora birtualitatean, historiaren eraikuntza, garapen bioteknologikoa, konexio digitalak globalizazioan eta horiek etengabe zainduta dagoen gizartean duten eragina. Hori guztia, binarioaren eta aurrerapen teknologikoek inbaditutako eta datuetara hiperkonektatutako gorputz organikoaren mendeko ikus-entzunezko estetika batekin.
‘Artearen eta zientziaren praktikak zuzendutako ikerketa. Esplorazioa, elkarlana eta metodologia eraldatzaileak soinu-obren eta ikus-entzunezko instalazioen sorkuntzan’ izeneko ikerketa-proiektuaren parte da emanaldia. FECYTek (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa) onartu zuen, kultura zientifikoa, teknologikoa eta berrikuntzaren kultura sustatzeko 2023ko laguntza-deialdian.
Ikerketa-aldi batetik eratorritako esku-hartze artistikoek, kasu honetan bezala, gure kulturaren topaketa, nahasketa eta itzulpen ameslariak eskaintzen dituzte. Hala, diziplina artistiko eta zientifikoetako profesionalen arteko elkarlanaren eta berrikuntzaren metodologia berrietan sakontzen da.
Temas
Más en Actualidad
-
Defensa anula decenas de contratos con empresas israelíes por valor de cientos de millones
-
Trump insta a Erdogan a "dejar de comprar petróleo" a Rusia durante su encuentro en la Casa Blanca
-
Berdintasunaren aldeko 2025eko Emakunde Sarira hautagaitzak aurkezteko epea irekita dago
-
El PNV "trabajará el tiempo que haga falta" para que el euskera "se hable y escuche" en las instituciones de la UE