Síguenos en redes sociales:

Artista hasiberrientzako topaketa egingo da Gasteizko Labe Gazte Laborategian abenduaren 30ean

Topaketa 17:00etan hasiko da

Artista hasiberrientzako topaketa egingo da Gasteizko Labe Gazte Laborategian abenduaren 30eanRedacción DNA

Gasteizko Udaleko Gazteria eta Kultura Zerbitzuek artista hasiberrientzako topaketaren beste edizio bat antolaqtu dute Labe Gazte Laborategia lokalean, abenduaren 30erako, 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta, Sortzen sorkuntza programaren baitan.

Topaketaren bidez, bertaratzen direnek hirian erabilgarri dauden baliabide artisitikoak eta kulturalak ezagutu eta bertako hiru artistaren esperientziatik ikasteko aukera izango dute.

Topaketa 17:00etan hasiko da, artista gazteentzako kultur baliabideen maparen aurkezpenarekin

"Topaketari esker, gazteek artearen eta kulturaren mundurako sarbidea eta haiekiko harremana errazteko baliagarriak diren tresnak eskuratu ahal izango dituzte. Gainera, beren zalantzak partekatzeko eta hiriko artista gazteen esperientziak gertu-gertutik ezagutzeko aukera emango die", azaldu du Gazteria zinegotzi Ana Lopez de Uraldek.

19:00etatik aurrera, bertaratzen direnek elkarrekin harremana izateko aukera izango dute Piperbeltzek eskainitako lunch interaktibo batean

Topaketa 17:00etan hasiko da, artista gazteentzako kultur baliabideen maparen aurkezpenarekin. Ordubete geroago, Alba Tojo, Irati Antia eta Aritz Lopez artistek beren bizi-esperientziak partekatuko dituzte 'Bertatik be(A)RTara' hitzaldian, eta diseinuarekin eta arte bisual, eszeniko eta plastikoekin lotutako gaiak jorratuko dituzte.

Jarraian, 19:00etatik aurrera, bertaratzen direnek elkarrekin harremana izateko aukera izango dute Piperbeltzek eskainitako lunch interaktibo batean. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 15era arte eman dezakete izena udal webgunean.