Giro ezatseginak jarraituko du ostegunean
Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta gogor jarraituko du jotzen
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, azaroaren 21ean, eguraldi ezatseginarekin jarraituko dugu. Goizaldean atertzera egingo du, eta goizean haizea hego-mendebaldetik finkatuko da eta harrotu egingo da. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta gogor jarraituko du jotzen, eta gainera euritara joko du; itsasertzean hasiko da, eta gero, pixkanaka, barnealdera zabalduko. Gauean ia txoko guztietara iritsiko da euria.
Tenperatura maximoak igo egingo dira, batez ere ipar isurialdean. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 15 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 15 gehienez.
Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin, eta arratsalde-gauean ipar-mendebaldera aldatuko du 5-6koarekin; itsaskirria eragingo du, eta arratsalde-gauean itsaski handia, itsaso zakarreko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta 3 metro ingurukoak egunaren bigarren partean. Itsasgorak 08:10ean eta 20:54an izango dira, eta itsasbehereak 01:50ean eta 14:36an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
Balorazioa
"Zerua oso hodeitsu egongo da, bereziki goizaldean, egunaren bigarren partean eta Kantauri isurialdean. Egunaren lehen partean euri txikia egingo du Kantauri isurialdean, goizaldean zenbait lekutan ertaina; arratsaldetik aurrera euri txikia egingo du, Kantauri isurialdean ertaina eta iraunkorra. Mendebal/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Goizean indartu egingo da bolada gogorrekin eta oso gogorrekin; arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira Kantauri isurialdean eta gainerako lekuetan aldaketarik ez".
Temas
Más en Actualidad
-
Bankuek gerren finantzaketan duten "konplizitatea" salatzeko jardueren zikloa antolatu du SETEM Hego Haizeak
-
Human Rights Watch llama a suspender acuerdos comerciales con Israel
-
Ubarretxena llevará 10 informes a Madrid en dos semanas para cerrar ya el Estatuto
-
El novio de Ayuso, al banquillo por fraude fiscal, delito continuado contable y pertenencia a grupo criminal