Jon Irazabal Agirre gaur goizaldean hil da 63 urterekin, bihar 64 urte beteko zituen.

1982. urtetik 2018ra arte elkarteko kudeatzaile izan zen lehenengo eta historia teknikari lanetan jardun zuen gero

Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen hamarkada luzetan eta Durangoko Azokako zuzendaria izan zen ere bai.

"Durangaldeko eskualdeko historiaren ikerketan eta zabalkundean erreferentzia nagusienetako bat izan da"

"Durangaldeko eskualdeko historiaren ikerketan eta zabalkundean erreferentzia nagusienetako bat izan da", aitortu dute Gerediaga elkartetik.

Hileta elizkizuna bihar, abuztuak 23 izango da, arratsaldeko 18:00etan, Iurretako Mikel Goiaingerua Deunaren Eliz parrokian izango da

17 urte zituela hasi zen elkartean.

1982. urtetik 2018ra arte elkarteko kudeatzaile izan zen lehenengo eta historia teknikari lanetan jardun zuen gero. Horrez gain, Durangoko Azokako zuzendari lanetan jardun zuen 30 urtez.

Hileta elizkizuna bihar, abuztuak 23 izango da, arratsaldeko 18:00etan, Iurretako Mikel Goiaingerua Deunaren Eliz parrokian izango da.