Zinebi Networking Zinema Dokumentalaren VII. Foro Profesionala azaroaren 11tik 15era egingo da
Bilboko Udalak antolatzen duen Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Zinebi Networking Zinema Dokumentalaren VII. Foro Profesionalera proiektuak aurkezteko deialdia egin du, zinema dokumentalaren esparruan ikus-entzunezkoen ekoizpena bultzatzeko. Foroa Zinebiren 66. edizioaren baitan egingo da, azaroaren 11tik 15era bitartean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, foroan parte hartu nahi duten film luze dokumentalen proiektuak aurkezteko epea irailaren 8ra arte egongo da zabalik, eta izen-emateak Zinebiren webgunearen bidez egin beharko dira. Lanek garapen egoera aurreratuan egon behar dute, edo dagoeneko ekoizpenean.
Zinebiko zuzendaritzak aukeratuko ditu foroan parte hartuko duten proiektuak, profesionalek eta adituek osatutako hautaketa batzorde batekin batera. Horretarako, hainbat alderdi baloratuko dira, hala nola ideia, proposamen estetikoa, produkzio planaren bideragarritasuna eta obra bakoitza banatzeko aukerak.
Hautatutako proiektuek tutoretza pertsonalizatuen saio batean parte hartuko dute jendaurreko aurkezpenaren aurretik (sektoreko profesional batek abalatuko du), epaimahaia osatuko duten profesionalen aurreko 'pitching' saio batean. Ondoren, aholkularitza bilera pertsonalak egingo dira ekoizleen eta parte hartzaileen artean.
Aurten, foroak finantza laguntzen balioa handituko du, laguntza bakoitza 15.000 eurokoa izango baita; hain zuzen, EITBren babesa duen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) proiektu onenaren Zinebi Networking saria eta Estatuko gainerako herrialdeetatik aurkeztutako proiektu onenaren saria dira. Aintzatespenak Zinebiren 66. edizioaren amaiera ekitaldian emango dira, azaroarenb 15ean, Arriaga antzokian.
Temas
Más en Actualidad
-
El asesino de Charlie Kirk dejó su ADN en objetos hallados en la escena del crimen
-
Detenido un hombre por hacer 20 llamadas en las que amenazaba con colocar una bomba en la Mezquita de Córdoba
-
Localizado un segundo cuerpo sin vida entre los restos de un edificio que explotó el sábado en Madrid
-
EHUk aste honetan egingo ditu nazioarteko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldiak