Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak, CEISArekin (Arabako Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordea) lankidetzan, datorren asteartean, hilak 26, gizarte zerbitzuen etikaren inguruko jardunaldi bat antolatuko du berriz ere, oraingoan ingurune konplexu eta pluraletan erabakiak hartzean oinarrituta.

Etika profesionala eta antolamenduzkoa, zaintzaren eta justiziaren artean izeneko hitzaldia Begoña Román Maestrek emango du egun horretan. Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia Fakultateko irakasle agregatua eta Kataluniako Gizarte Zerbitzuen Etika Batzordeko presidentea da hizlaria. Bertan, erabiltzaileek eta herritarrek zaurgarritasun baldintzetan hartzen dituzten erabakien konplexutasunari helduko zaio, bai eta erakunde baten babespean artatzen dituzten profesionalenei ere, eta zainketak bideratuz gero sortzen den tentsioari ere bai, justiziari lehentasuna emanez, enpatiari eta borondate onari baino.

Begoña Román Maestre Kataluniako Bioetika Batzordeko, Kataluniako Ikerketa Osotasunerako Batzordeko, Asistentzia Etikako Batzordeko eta Bartzelonako Ospitale Klinikoko Medikamentuen Ikerketarako Etika Batzordeko kidea ere bada. Bere espezializazio eremua Bioetika eta lanbide- eta antolaketa-inguruneei aplikatutako etika da.

Hamabigarren urtea da Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak jardunaldi hori antolatzen duela, eta aurtengo helburua da printzipio etikoak zabaldu eta ezagutaraztea Arabako gizarte zerbitzuetako langileen eta, oro har, herritarren artean, gizarte zerbitzuen arreta eredua pertsonen eta jardunbide egokien inguruan ardazteko.

Jardunaldia astearte honetan, hilak 26, izango da, 17:00etatik aurrera, Vital Fundazioa Kulturunea - Dendaraba egoitzan, A aretoan (La Paz kalea, 5, 1.), Gasteizen, eta sarrera librea izango du, edukiera osatu arte.