Agurainen 2023-2024 ikasturtean Arabako Arte Eszenikoen Tailerraren ikastaroetarako izen-emate epea irailaren 29ra arte (ostirala) luzatu da, oraindik plaza batzuk geratzen baitira betetzeko, Arabako foru Aldundiak prentsa-ohar baten bitartez azaldu duen bezala.

Horrela, eta ildo beretik jarraituz, bertatik azpimarratu dutenez, haurrentzako bi ikastaro dira, asteazkenetan biak, lehenengoa, zehazki, sei eta hamar urte bitarteko haurrentzat, 18:00etatik 19:00etara, eta bigarrena 11 eta 14 urte bitarteko haurrentzat, 19:15etik 20:15era, eta beste ikastaro bat helduentzat, astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara. 

Zalantzak dituzten guztientzat, "matrikulazioa izapidetzeko edo zalantzak argitzeko, tae.araba.eus webgunera jo daiteke, edo 945 28 45 42 telefono zenbakira deitu, edo helbide elektroniko honetara idatzi: tae@araba.eus. Matrikulazio izapideak linean egin behar dira, hemen: Matrikulazioa - tae - web.araba.eus", azpimarratu dute Arabako Foru Aldundiatik.

Eta noiz izango da ikasturtearen hasiera? Prentsa-oharretik erantzun dutenez, oraindik badago denbora, ikasturtea urriaren 2an hasiko da eta.  

Matrikulazioaren inguruaren informazioa, bestalde, "gainerako ikastaroen matrikulazioa arrakastaz amaitu zen aste honetan. 282 lagunek bidali dute eskaera dauden 300 plazetarako", ondorioztatu zuten.

"Agurainen 2023-2024 ikasturtean Arabako Arte Eszenikoen Tailerraren ikastaroetarako izen-emate epea irailaren 29ra arte (ostirala) luzatu da, oraindik plaza batzuk geratzen baitira betetzeko", ondorioztatu dute.