Ignacio Cepeda da Ensanche 21 Zabalgunearen gerente berria
Udal-sozietatearen arduradun gorenak hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia du Gasteizko Udaleko Hirigintza arloan
Ensanche 21 Zabalgunearen Administrazio Kontseiluak Ignacio Cepeda izendatu du Udaleko hiri-sozietateko kudeatzaile berri. Sozietate hori hiriko eraikinen eta etxebizitzen birgaitze, berroneratze eta berrikuntza arloko udal-politika garatzeaz eta aurrera eramateaz arduratzen da, apzimarratu dute Gasteizko Udaletik.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, aste honetan bertan Gasteizko Udaletik azpimarratu dutenez, Ensanche 21 Zabalguneak egindako Administrazio Kontseiluak adostu du izendapen hori. Hala, izendapen horri esker, aurreko arduradunak, Jorge Ozcárizek, kargua utzi zuenetik hutsik egon den postua bete da.
"Ignacio Cepeda EHUn Zuzenbidean lizentziatua da eta, gainera, ESICek emandako Giza Baliabideen Zuzendaritzan eta Enpresa Antolaketan masterra du", azpimarratu dute Gasteizko Udaletik hedabideei bidalitako prentsa-ohar baten bitartez. "Hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia du sektore publikoan", esan eta gaineratu dute Udaletik. "Izan ere, Gasteizko Udalean karrerako funtzionarioa da eta hainbat erantzukizun izan ditu udal-erakunde baitan kontratazio publikoarekin, dirulaguntzekin eta hitzarmenekin lotutako arloetan".
Azkenik, bertatik aipatutako prentsa-oharrean gaineratu dutenez, hamaika urtez, "Hirigintzako udal-sailean egin du lan espedienteen tratamendu juridikoarekin lotuta", azpimarratu dute iturri berberek. Horrela, ildo beretik, bereziki aipatu beharrekoa da hirigintza arloan metatu duen esperientzia, Hirigintzako Buruzagitzari dagozkion funtzioak ere bete baititu.
Temas
Más en Actualidad
-
El PSOE de Madrid celebrará en julio las primarias para elegir candidatos a la Comunidad y al Ayuntamiento
-
Unicef alerta del rápido aumento del uso de IA entre menores y pide más protección
-
Barakaldoko Udalak (Bizkaia) ibilbide gidatuak eskainiko ditu itsasadarrean uztailean eta irailean
-
La ley para conceder la nacionalidad española a los saharauis avanza en el Congreso para su aprobación en julio