Animaliak Babesteko Zentroak txakurtegiak bikoiztu ditu
Instalazioak eremu sanitario berria du ebakuntza-gela eta guzti, eta aterpetxeak zaintza berezietarako eta animalia exotikoentzako bi modulu estreinatu ditu
Gasteizko alkateak, Maider Etxebarriak, berriki bisitatu du Animaliak Babesteko Zentro berritua. Udalak 1,3 milioi euroko inbertsioa egin du lan horietarako. Zentroak bere instalazioak hobetu ditu administrazioko eraikina eta aterpetxea handituta. Hala, txakurtegi kopurua bikoiztu egin dute eta txakurrentzako 32 gela ditu. Animaliak Babesteko Zentroa 1971ean sortu zuten eta Araba osoari ematen dio zerbitzua. Orain arte, banaketarekin, instalazioekin eta edukierarekin lotutako arazoak zituen. “Erreforma honi esker, zentroa animaliei arreta emateko punta-puntakoa, irisgarria eta segurua den gune bihurtuko da. Animaliak errespetatzen dituen eta herritarrak animaliei bigarren aukera bat ematera animatzen dituen hiriak merezi duen moduko esparrua da”, nabarmendu du alkateak. Aurreratu duenez, hurrengo pausoa izango da zentroaren eta N-102 errepidearen arteko lursail batean txakurrek ariketa egin dezaten parkea sortzea.
Obrak amaitu ostean, Animaliak Babesteko Zentroko kudeaketa sanitarioko eta administrazioko eraikinak portxe berria du sarbide nagusian. Handik, berritutako barnealdera iritsiko gara, eta arreta emateko eta lan egiteko bi eremu daude beheko solairuan. Bestalde, administraziorako eremua ere badu eta honako hauek osatu dute: itxarote-eremua, areto balioaniztuna, bilera-gela, bulegoak, langileentzako bi aldagela eta komunak. Era berean, eremu sanitarioa berritu eta handitu egin dute. Sendaketak egiteko gela, ebakuntza-gela eta albaitaritza-zerbitzurako bulego bat ditu. Erreforman erabilitako materialek eta teknikek higiezinaren energia-eraginkortasuna hobetu dute eta, gainera, saneamenduko eta hornikuntzako kanalizazio eta zerbitzu elektriko berriak ditu. Eraikina handitu egin da hego-mendebaldetik eta orain eraikitako 270 metro koadro ditu.
Animalien aterpetxeari dagokionez, bi modulu eraiki dituzte, 140 metro bakoitza koadrokoak, eta haietako bakoitzak biltegiak, instalazioak, txakur- eta felido-espezieentzako bereizitako guneak (koarentenarako eremuekin), animalia exotikoentzako gunea eta boluntarioentzako aldagelak ditu.
Alboan, 246 metro koadroko modulua eraiki dute. Erdigunean korridore batek bereizi dituen 32 txakurtegi daude, eta estalitako eremua eta kanpoko eremua ditu. Konpartimentuek zoru berotua dute. Aurrekoek ere antzeko sistema zuten iaztik, baina sabaian jarritako erradiazio-panelek osatzen zuten.
Lanei esker, gainera, N-102 errepidearen alboan dagoen lursailaren hesiaren atzean paseoak egiteko eta aisialdirako eremua sortu dute. Alkateak iragarri duenez, eremu horretan altzariak jarriko dituzte “txakurrek oztopoak gainditu eta ariketa egin ahal izango duten agility parke bihur dadin”.
Animaliak Babesteko Zentroan egindako hobekuntzen artean, nabarmendu beharrekoa da ibilgailuentzako sarbidea berrurbaniztu dutela, ibilgailuentzako sarbide independentea sortu dutela eta administrazio-eraikinean eta txakurtegi berrietakoan suteak detektatzeko sistema eta bideo-zaintzako sistema jarri dituztela. Bi segurtasun-sistema horiek Udaltzaingoarekin lotuta daude.
Temas
Más en Actualidad
-
Pradales ve posible el acuerdo en Educación y pide una reflexión sobre las consecuencias de las huelgas para el alumnado
-
Rusia confirma que celebrará otra ronda de contactos con EEUU para restaurar el trabajo de sus embajadas
-
El PNV apuesta por que Euskadi encuentre en la futura Europa su "lugar como nación"
-
Pakistán rechaza "categóricamente" las acusaciones "infundadas" sobre ataques en India