'Ponle freno' berriro ere Gasteizen izango da
Ponle Freno berriro ere Gasteizen izango da urteroko lasterketarekin, errepidean bizitzak salbatzen 15. urteurrena beteko duen urtean
Gasteizen izango da 2023ko PONLE FRENOren lasterketa-zirkuituko hurrengo hitzordua. Hain zuzen ere, bideko segurtasunarekin konprometituta dauden hiri guztien topagunea izango da eta aurten beteko dira 15 urte elkarteak errepideko istripuen biktimak gutxitzeko bere lanari hasi zionetik. Lasterketa datorren igandean izango da, irailaren 24an, 10:30ean.
Andre Maria Zuriaren plazan aurkeztu dute bizitzak salbatu ahal izateko PONLE FRENOk herritarrak korri egitera animatzen dituen hurrengo hitzordua. Deialdiaren aurkezpenean izan dira Iñaki Gurtubai, Gasteizko Udaleko Segurtasunaren eta Trafikoaren zinegotzia; Natalia Rico, Atresmedia Eventoseko Komunikazioko arduraduna; Iñaki Lerga, Centro de Estudios y Opinión PONLE FRENO-AXA zentroaren zuzendaria; Alaitz Arbilla, Aeslemeren Euskadiko ordezkaria; Martín Fiz, maratoiko munduko txapelduna eta PONLE FRENOren enbaxadorea; eta Eva Laguna, Grupo CGA taldeko marketineko zuzendaria.
Honen lasterketa guztietan egin ohi den moduan, funtsak zirkulazioko istripuetako biktimei babesa ematera edo sentsibilizazioko eta prebentzioko proiektuetara bideratuko dira. Oraingoan, bildutako dirua Bizkarrezur Muineko Lesioa Aztertzeko Elkarteari (AESLEME) eta hark bultzatutako “Gerta dakizuke” proiektuari bideratuko zaio. Gasteizko gazteei zuzendutako mugikortasun seguruko balioetan hezteko programa hau 1998tik dago abian Euskadin Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioari esker. Euskadin, 2021ean, errepideko 7.491 ezbehar izan ziren eta horietan 57 pertsona hil ziren (2019an –alderaketa egiteko urtea– baino 8 gutxiago). Araban, aldiz, errepideko 1.499 ezbehar eta hildako 13 pertsona izan ziren (2019an baino 3 gutxiago).
Gerta dakizuke ekimenak ikastetxeei zuzendutako doako konferentziak (90-120 minutu ingurukoak) biltzen ditu eta errepideko ezbeharrak eragindako muineko lesionatu batek (aurrez bide-segurtasunean prestakuntza nahiz prestatzaileentzako prestakuntza jaso ohi du), Elkarteko adituek eta sanitario batek eskaini ohi dituzte. Konferentzia horiek Gasteizko ikastetxeetako, institutuetako eta prestakuntza-zentroetako DBHko, Batxilergoko eta prestakuntza-zikloetako ikasleei zuzenduta daude eta horien helburua da Gasteizko 2.000 gazterengana iristea.
Temas
Más en Actualidad
-
El PSOE de Madrid celebrará en julio las primarias para elegir candidatos a la Comunidad y al Ayuntamiento
-
Unicef alerta del rápido aumento del uso de IA entre menores y pide más protección
-
Barakaldoko Udalak (Bizkaia) ibilbide gidatuak eskainiko ditu itsasadarrean uztailean eta irailean
-
La ley para conceder la nacionalidad española a los saharauis avanza en el Congreso para su aprobación en julio