Datorren astean magia itzuliko da Gasteizera, Magialdiaren eskutik.Horrela, Gasteizko Udaletik azpimarratu dutenez, Irailaren 11tik 17ra, zaletasun orotarako ekitaldiz osatutako egitarau zabala jasoko du hiriak.
Bertatik azaldu dutenez, ekitaldi gehienak publiko orokorrari zuzenduta daude eta doakoak dira. Beste ekitaldi batzuk, ordea, profesionalentzat bakarrik izango dira. Horien artean, gertuko magia-ibilbideak, magia erakusleihoetan eta galak nabarmentzen dira.
“Jaialdi honek interes handia pizten du gure mugetatik kanpo eta nazioarteko erakusleiho handia da gure hiriarentzat. Horren adibide gisa, NHK telebista publiko japoniarreko lantalde bat Gasteizera etorriko da datorren astean, jaialdiaren jarraipena egitera, eta hiriari eta Magialdiari buruzko programa berezi bat botako du Japonian”, adierazi du Sonia Díaz de Corcuerak.
Horrela, eta ildo horretatik jarraituz, gainera, Gasteizko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez azpimarratu dutenez, Nazioarteko Magia Jaialdiaren edizio honetan magiaren munduko 42 profesional izango dira, hainbat lekutatik etorriak. Artista horiek berariaz etorriko dira Gasteizera, Magialdian parte hartzera. "Hori dela eta, jaialdi honetan bakarrik gozatu ahal izango dugu artista-zerrenda hortaz. Profesionalei dagokionez, Estatuko eta beste herrialde batzuetako ia 500 kongresukide bilduko dira", gaineratu dute iturri berberek prentsa-ohar baten bitartez.
Azkenik, Europa Kongresu Jauregian egingo duten programa profesionalean parte hartuko dute, ondorioztatu dutenez.