Adolfo Marchena idazleak sentsibilitatez betetako azken lana, Ahora que me habitas, aurkeztu berri du. Lan honetan, idazleak hitza biluzi du heriotzaz hitz egiteko eta, batez, ere aitaren bizitzaz mintzatzeko. “Ahora que me habitas liburu hau aitaren azken nahia da, hil baino lehenago eskatutakoa”, aitortu du. Desio hori egia bihurtu ondoren, bakean geratu da, DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian azaldu duenez. Liburu hau idaztea oso erraza izan zen beretzat, bere sentimenduetatik jaio baita eta hilabete eta erdi eskasean idatzi zuen, aita hil ondoren. Orain mundu guztiarentzat dago eskuragarri.
Nola sortu zen ‘Ahora que me habitas’ liburua idazteko ideia?
–Ez dago horrelako ideiarik; buruan sortzen edo prestatzen den zerbait izan zen, forma eta egitura ematen dizkiozuna liburu bihurtu arte. Ahora que me habitas liburu hau nire aitaren azken nahia izan zen. Bere biografia idazteko asmotan ibili ginen beti, baina dena airean edo buruan geratu zitzaidan, bere bizitzako pasadizo eta pasarte txiki gisa. Pentsatzen dut zerbait etorri zitzaiola burura liburu bat idazteko eskatu zidanean. Hori da zegoen ideia guztia, egiatan bere azken desira, une horretatik beretik helburu bihurtzen zaidana.
Zehazki, zeri buruzkoa da zure azken lana?
–Liburuaren irudi nagusia eta poema guztiak, dena egituratzen duen ardatza, nire aita da, eta heriotza, jakina, hor dago. Berak markatzen du jarraibidea. Labur esanda, heriotzari buruzkoa da liburu hau, baina baita bizitzari buruzkoa ere. Aitaren bizitzari buruzkoa, hain zuzen. Poemak bere bizitza isla-tzen duten pasarte txikiak dira, eta, hainbat poematan, semeak hitz egiten dio.
Zenbat denbora eman duzu horretan lanean?
–Aita urtarrilaren 10ean hil zen eta hurrengo bi egunetan ezer egiteko gogorik gabe egon nintzen. Denbora pasatzen zen eta niri berdin ematen zidan. Bitxia bada ere, hirugarren egunean liburuarekin hasi nintzen, koaderno berri bat inauguratuz, oraindik boliz idazten duten idazleetako bat bainaiz, ez ordenagailuz. Hilabete eta hamahiru egunez, liburua sortzen egon nintzen, ia gelditu gabe, etengabe idazten. Eta Ahora que me habitas poema amaitzerakoan, jakin nuen amaitu nuela aitak hil aurretik eskatu zidan liburua. Zuzenketa-prozesuak denbora gehiago behar izan du. Hiru urte inguru. Denbora gehiago.
Zure aitari egindako omenaldia izanik, zaila izan al da maila pertsonalean idaztea?
– Idaztea ez zitzaidan batere zaila egin. Katarsi eder eta beharrezko bat izan zen, orain baloratzen dudana, doluaren lehen urratsak gainditzen lagundu zidana. Beharbada, bere azken desiraren aurrean sentitzen nuen ardurak lasaitasun eta pertzepzio bat eragin zuen nire buruan, eta horrek lagundu zuen idazketa arina izan zedin, eta ni, prozesu osoan zehar, idazteko moduan sentitu nintzen.
Liburu honek ez du zati bereizirik, baina bere egituran fase desberdinak ikusten dira. Zein dira fase horiek?
–Nire aitaren bizitzako aldi bat ez dut oso ondo ezagutzen, baina liburuan islatzen diren hainbat dokumentu eta argazkiren bidez ezagutu izan ditut. Gaztea zela, urte ba-tzuk eman zituen armadan, zehazki hegazkingintzan, mekanikari espezialista gisa. Aldi horrek tarte bat eman du urte haiek nola igaro ziren irudikatzeko, baita asma-tzeko ere, eta heriotzarekin hasten diren faseak edo blokeak sortzeko.
Kontatzen duzu, halaber, aitaren etapa desberdinak: haurtzaroa, eta heldutasuna, besteak beste.
–Pintzelkada azkarren bidez, eta garai hartan ezkutatzen zizkiguten hainbeste gauza ez ezagutzearen barruan, bere historia berreraiki-tzea beste erremediorik ez zitzaidan geratu, oso gazterik umezurtz geratu zela jakiteko, esaterako, eta horrek bizitza osoan eragin zion.
Kolore urdinak olerki hauek janzten ditu. Zergatik?
–Bere azken egunak Santiago Ospitalean igaro zituen gelako urdin zerutiarra delako. Leku hori nire-tzat eskuraezina zen, baina berak irudiak etengabe ikusten zituen eta kea ere ikusten zuen nire liburuaren azken bertsoek dioten bezala. Urdin horretan bizi izan zen nire aita bere azken egunetan, eta han bilatzen nuen hain urrun geratzen zitzaidan mundu hori.
Zer izan da lan hau idazteko atseginena?
–Bistan denez, argitaratutako liburua ikustea, guztiaren gauzapena eta amaiera delako. Beraz, erabat bakean senti naiteke berarekin, orain bai, orain bakean senti naiteke aitarekin, idatzi dudalako berak estatutakoa.
Eta zailena?
–-Ezin dizut gauza zehatz bat esan, dena pixkanaka gertatu baita, gauza bakoitza bere garaian eta tokian. Zuzenketa-prozesua izan da agian zailena.
Proiektu berriren batean ari zara lanean?
–-Oraintxe bertan ez daukat ezer konkreturik, liburu modura, noski. Baina beti daukat proiekturen bat, batez ere, egiteke edo buruan, proiektu gehiago sortzeko gaitasuna baitut, dakidana baino askoz gehiago. Bestalde, zenbait aldizkaritan parte hartu ohi dut, elkarrizketak, Repoelas aldizkarian, kontakizunak, Venezuelako Letralia aldizkarian edo artikulu literarioak, bai eta zinema eta musika ere, Uruguaiko El Mono Gramáticon. Beti daukat zerbait egiteko eta proiektu berriak buruan horretan hasteko. l