Síguenos en redes sociales:

Gloria Vazquez da Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendari berria

Gloria Vazquez da Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendari berriaUtzitakoa

ipuzkoako Foru Aldundiak Gloria Vazquez izendatu du Ingurumen Administrazioko zuzendari berri, Jose Ignacio Asensiok zuzentzen duen Jasangarritasun Sailaren barruan, foru erakundeak jakjinarazi duenez.

"Prestakuntza zientifiko sendoarekin" eta "kudeaketa publikoari zein hezkuntza eta gizarte eremuari lotutako ibilbide zabalarekin", Vazquezek bere gain hartu du "lurraldeko ingurumen politikak sustatzeko erronka, garapen jasangarriarekin, justizia klimatikoarekin eta herritarren parte hartzearekin konprometitutako ikuspegi batetik".

Gloria Vazquez Errenterian jaio zen 1965ean, eta Zarautzen bizi da duela ia hiru hamarkadatik. Biologia Zientzietan lizentziaduna da eta Teknologia eta Ingurumen Kudeaketako masterra du.

Bigarren Hezkuntzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzietako irakaslea izan da, eta Zarauzko Udaleko zinegotzia 2007tik, besteak beste, Ingurumena, Agenda 21, Hezkuntza, Berdintasuna edo Gizarte Ongizatea zuzenduz; alkateorde gisa, gainera, herriko proiektu eraldatzaileak gidatu ditu, hala nola Eraztun Berde Urdina edo Emakumearen Etxea.

AHOLKULARI GISA

2024ko azarotik aholkulari gisa lan egin du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Sailean, eta lan hori Berdintasuneko Zinegotzigoarekin eta Eraztun Berde Urdinaren proiektuaren zuzendaritzarekin bateratu du.

Jose Ignacio Asensioren hitzetan, "Gloria Vazquez Jasangarritasun taldean sartzea berri bikaina da Gipuzkoarentzat. Esperientzia instituzionala, ezagutza teknikoa eta sentsibilitate soziala biltzen ditu. Bere ibilbideak konpromiso sendoa erakusten du berdintasunarekin, pertsonen ongizatearekin eta ingurunearen zaintzarekin. Bere lidergoarekin, Gipuzkoa berdeagoa, bidezkoagoa eta prestatuagoa izango da klima aldaketaren aurrean".