Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Euskotren sozietate publikoak udako ordutegia ezarri du tren lineetan (E1, E2, E3, E4 eta E5), metroan (L3) eta Bilboko tranbian, bere eskaintza udako beharretara egokituz.

Euskotrenek jakinarazi duenez, tren zerbitzu erregularra indartu du hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko. Zehazki, Debabarrenan tren eskaintza handitu da Debako hondartzarako sarbidea errazteko, eta asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzuak indartuko dira Urdaibaira (Bilbo-Bermeo), Kostaldera (Donostia-Zumaia) eta Topoan Donostiara joateko (Irun-/Amara eta Altza/Amara).

Halaber, Usansoloko geltokiaren eta Ospitalearen arteko tren-bus zerbitzuaren ordutegia aldatu da, autobusen irteerak eta helduerak egokituz trenak igarotzen diren ordura.

Euskotrenek erabiltzaileei gomendatu die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko app ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko bilatzailean; informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke edo Euskotrenen 944 333 333 telefonora dei dezakete.

BESTE GAI BATZUK

Bestalde, Bilboko Udalak Deustuko Done Petri plazan itzalguneak sortzeko obrak hasi berri ditu. Auzokide Planaren barruko jarduketa bakartu gisa egingo dira lanak, 63.074,76 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne), eta 11 astean amaitzea aurreikusi da.

Hain zuzen ere, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, bi pergola instalatuko dira lehendik dauden bi jardineratan -eserlekua dute-, bata iparraldean eta bestea hegoaldean, itzala egon dadin eguneko ahalik eta ordurik gehienetan, plazako intsolazio handieneko eremuetan.

Dione Petri plazan jarriko diren bi pergolak altzairuzkoak izango dira eta estalkia egur termotratatuzko listoiekin egingo da.