Euskal Herriko Ardi Moztaileen I. Txapelketa jokatuko da irailaren 27an Abadiñon
Egitarauaren xehetasunak emateko prentsa agerraldia izango da ekainaren 26an Bilbon
Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketaren lehenengo edizioa jokatuko da irailaren 27an Abadiñoko (Bizkaia) probalekuan. "Emozioz betetako" ekitaldia izango da, eta egun osoko egitarau oparoa antolatu du Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak.
Horrela, antolatzaileek iragarri dutenez, Euskal Herriko Ardi Moztaileen I. Txapelketaz gain, nazioen arteko txapelketa jokatuko dute Euskal Herriak, Frantziak, Espainiak, Eskoziak, Irlandak, Herbehereak eta Alemaniak.
Euskal Herriko eta nazioarteko moztailerik onenetako batzuk lehiatuko dira bertan, eta "teknika, abiadura eta trebezia handiko ikuskizuna" eskainiko dute.
Tresnerien erakustaldiak, umeentzako tailerrak, Eusko Label produktuak dastatzeko aukera eta ardi eta artile produktuen azoka izango dira egun osoko egitarauan, adin eta gustu guztietarako.
Egitarauaren xehetasunak emateko prentsa agerraldia izango da ekainaren 26an Bilbon, Laboral Kutxaren prentsa aretoan, eta Gorka Iturriagak (Jaurlaritza), Arantzazu Rojok (Jaurlaritza), Andoni Agirrebeitiak (Bizkaiko Aldundia), Iñaki Labakak (Gipuzkoako Aldundia), Joseba Attardek (Euskal Ardi Moztaileen Elkartea), Rafa Bilbaok (Abadiñoko Udala), Andoni Bringasek (Laboral Kutxa), Leire Guerenabarrenak (Euskal Kirol Federazioen Batasuna) eta Julen Arzuagak (Urkiola Landa Garapena) parte hartuko dute.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Guggenheim Bilbao Museoak Getty erakunde estatubatuarrak ematen duen arte eta jasangarritasun beka lortu du, klima aldaketari eta ingurumenaren kudeaketari buruzko nazioarteko elkarrizketetan aitzindaritzan diren erakunde kultural eta zientifikoei laguntzeko helburua duena, hain zuzen ere.
Bekari esker, Bilboko museotik jakinarazi dutenez, hiru profesional kualifikaturekin indartuko du bere taldea, eta, datozen sei urteetan, langile horiek museoak ingurumen kudeaketan dituen lehentasunak dinamizatuko dituzte.
Temas
Más en Sociedad
-
Buscan a un menor de 14 años desaparecido mientras se bañaba en el río en Alba de Tormes
-
Protección Civil reactiva la alerta por la simultaneidad de incendios en Catalunya
-
Más de la mitad de los ciudadanos usan la Inteligencia Artificial para tomar decisiones de compra
-
Detenido en Beasain por provocar un corte en la cara con una botella a otro hombre