Lucas Fernandezek Lointek Gernika Bizkaiaren aulkian jarraituko du datorren denboraldian
Bigarren urtea osatuko du jarraian Malosteko aulkian
Lucas Fernandez izango da Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi taldearen entrenatzailea 2025-2026 denboraldian, eta horrela, bigarren urtea osatuko du jarraian Malosteko aulkian.
Bide batez, Fernandezek bere lantaldea zehaztu du, eta iazkoarekin alderatuta aldaketa gutxi batzuk izango ditu
Taldeko iturriek jakinarazi duenez, Fernandezek "ondo baino hobeto" ezagutzen du kluba iaz lehen entrenatzaile lanetan estreinatu aurretik lau urtez egon zelako laguntzaile modura. Entrenatzailea dagoeneko hasi da hurrengo denboraldiko taldea diseinatzen.
BALORAZIOA
Fernandez eskertuta agertu da taldeak erakutsitako konfiantzagatik eskertuta agertu da:
"Eskerrak eman nahi dizkiet presidenteari eta zuzendaritza batzorde osoari. Egonkortasuna, umiltasuna, anbizioa eta hazten jarraitzeko konpromisoa islatzen ditugu berritze honekin, ilusio handiz, betiere gure aukeren barruan. Gure onena emango dugu gure zaleak ilusioa mantendu dezaten eta euren taldeaz harro egon daitezen".
Bide batez, Fernandezek bere lantaldea zehaztu du, eta iazkoarekin alderatuta aldaketa gutxi batzuk izango ditu.
Horrela, Franky Garcia laguntzaileak, Maialen Markuerkiaga delegatuak, Javier Oleaga prestatzaile fisikoak eta German Candina medikuak jarraituko dute, eta Markel Mendibe sartuko da fisioterapeuta lanetan.
Era berean, Gernikako klubak esker ona adierazi die Mikel Retolaza, Iñaki Rafael, Gotzon Lauzirika eta Maddalen Cassinelliriorain arte eskainitako laguntza guztiagatik eta onena opa die etorkizunean.
Bestalde, beste gai batzuekin jarraituz, Gasteizko BIZAN zentroen sareak 105 ikastaro eta tailer antolatu ditu udako eskaintzaren baitan, horietako 24 berriak, eta orotara 1.458 plaza izango dira. Izena emateko epea maiatzaren 19an irekiko da.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, berritasunen artean, adimen artifizialak sakelako telefonoan dituen erabilerei buruzko ikastaro eta tailer espezifikoa sartu da udako eskaintzan, 2024-2025eko programazioaren barruan izan duen arrakastaren ondoren.
Temas
Más en Sociedad
-
El 'youtuber' Álvaro Martín, a prisión por su relación con la red del 'hacker' Alcasec
-
Detenido por contrabando el jefe de la unidad de Vigilancia Aduanera en Catalunya
-
El Gobierno español "clarifica" que las parejas lesbianas podrán inscribir a sus hijos en los hospitales sin estar casadas
-
Sanidad exige a las comunidades garantizar el derecho al aborto: "Las que estén cumpliendo, no tienen nada que temer"