Kimuak 2025 katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte
Kimuak programaren epaimahaiak 2025. urteko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak hautatu ditu, egitasmoaren 28. edizioaren deialdira aurkeztutako 41 proposamenak aztertu ondoren
Kimuak programaren epaimahaiak 2025. urteko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak hautatu ditu, egitasmoaren 28. edizioaren deialdira aurkeztutako 41 proposamenak aztertu ondoren, bere arduradunek jakinarazi dutenez.
Relacionadas
Dicen que tu padre (Aitor Abio), El regalo (Lara Izagirre), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz), Habana industrial (Ainhoa Ordoñez Yraolagoitia), La mancha del jaguar (Ricardo del Conde), Ultramarino' (Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti) eta Sueños de viernes (Harrotu Ileak kolektiboa) dira aukeratutako zazpi lanak.
Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadi elkartearen bitartez egituratzen den Kimuak programak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du xede, eta, urtero bezala, euskal film laburren hautaketa nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko da.
Kimuak 2025 katalogoak fikzioa, dokumentalaren forma desberdinak eta esperimentala jasotzen ditu
Aitor Oñederra Animadeba Debako Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren sortzailea eta zuzendariak, Alejandra Trelles Uruguaiko Zinematekako zuzendari artistiko eta Uruguaiko Nazioarteko Zinemaldiko zuzendariak eta Maria Juarez Directed by Women Spain jaialdiko zuzendariak osatu dute aurtengo balorazio eta hautaketa batzordea.
DOKUMENTALA
Bada, Kimuak 2025 katalogoak fikzioa, dokumentalaren forma desberdinak eta esperimentala jasotzen ditu. Filmetako bi euskara hutsean eginak daude, beste bat euskaraz, gaztelaniaz eta marokoar darijaz, eta lauk gaztelania dute hizkuntza nagusi.
Zazpi film laburretatik hiru emakumeek zuzendu dituzte eta beste bat talde misto batek egin du, eta aukeratutako filmetako bi egileen lehenbiziko edo bigarren lanak dira.
Temas
Más en Sociedad
-
Nerea Arriola biolinistak jaso du Gipuzkoako Aldundiaren 2025eko Nicanor Zabaleta beka
-
El aeropuerto de Barajas acumula aglomeraciones y retrasos en los controles por una huelga del personal de seguridad
-
Taupada jardunaldiaren bigarren edizioa
-
Detenido un joven por un robo violento de dos perfumes de 240 euros en una tienda de Palma