Miren Basarasek CAF-Elhuyar merezimendu saria jaso du, "euskarazko dibulgazioan erreferentea delako"
Dibulgazio artikulua eta Doktore tesiaren artikulua kategorietako sariak ere banatu dira
CAF-Elhuyar sarien 30. edizioaren banaketa ekitaldia egin da aste honetan Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, eta Miren Basaras Ibarzabal mikrobiologoak CAF-Elhuyar merezimendu saria jaso du, "euskarazko dibulgazioan erreferentea delako, mikrobiologiaren eremuan bereziki". Gainerako saridunak ekitaldian bertan ezagutarazi dira, 18:00etan hasita.
Elhuyarreko iturriek jakinarazi dutenez, CAF-Elhuyar sarien helburua kultura zientifikoa sustatzea da, eta horretarako, gai zientifiko eta teknologikoak gizarteratzen dituzten dibulgatzaile, ikertzaile eta sortzaileen lana aitortzen du.
Bada, aurtengo sarituen artean izango da Miren Basaras Ibarzabal mikrobiologoa, CAF-Elhuyar merezimendu saria jasoko baitu, "euskarazko dibulgazioan erreferentea delako, mikrobiologiaren eremuan bereziki".
Miren Basaras Ibarzabal (Derio, Bizkaia, 1968) mikrobiologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea da. Biologian lizentziatu zen EHUn, eta 1995ean doktoratu zen, 'RNAren detekzioa VHC bidezko infekzioan. Inplikazioa hepatitis kronikoen terapeutikan' tesiarekin. Mikrobiologiako irakasle titularra da eta Medikuntzako Graduan irakasten du, bai eta Mikrobiologia eta Osasuna Masterrean eta Mikrobiologiako doktore programan ere.
Horrez gain, Dibulgazio artikulua eta Doktore tesiaren artikulua kategorietako sariak ere banatu dira. Zientzia eta teknologiaren arloan euskaraz sortutako dibulgazio lanak saritzen dira, eta irabazleek 2.000na euro eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana eskuratuko dituzte.
Neiker saria lehen sektoreko lan onenak jaso du, eta irabazleak 2.000 euro eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura jasoko ditu. Zientzia kazetaritza kategorian, berriz, euskaraz sortu eta 2023an argitaratutako kazetaritza lan bat sarituko da (2.000 euro eta Andonegiren eskultura).
Temas
Más en Sociedad
-
Fallece una mujer tras caer de una cascada de 5 metros mientras hacía una ruta en Toledo
-
'Emakumeak, kirola eta osasuna' jardunaldia izango da maiatzaren 9an Hondarribian
-
Una persona fallecida y cuatro intoxicadas en el incendio de un piso de Zaragoza
-
Hamar film labur lehiatuko dira 31. FANT zinemaldiko FANT Laburrean-Euskal Filmak sailean