Bizkaiko Trafiko Unitateko agenteek erditze-prozesuan zegoen emakume bati lagundu diote N-637 errepidean, Zamudion, Barakaldoko Gurutzeta auzorako noranzkoan.

Gertakariak atzo arratsaldeko sei eta erdiak baino minutu batzuk lehenago hasi ziren, partikular batek SOS-Deiak-112 Larrialdi Zentrora deitu zuenean laguntza eskatzeko. Horren arrazoia izan zen emaztea erditzera zihoala ibilgailua geldiarazi zuela KPn. N-637 errepidean, Zamudio parean, zehazki Txoriherriko korridorean, eta Barakaldoko Gurutzeta auzorako norabidean.

Berehala, Ertzaintzaren Trafiko Unitateko hainbat patruila bertaratu ziren, eta haietako bateko kideek haurra jaiotzen lagundu zioten azken kanporatze-fasean zegoen emakumeari. Jarraian, anbulantzia medikalizatu batek gertuko ospitale batera eraman zituen emakumea eta jaioberria.

Gertakariaren ondorioz, errei bat itxita egon zen, eta unitate bereko beste errei batek zirkulazioa seinaleztatu eta arautu zuen osasun-lanak amaitu arte.

Bestalde, Ertzaintzako agenteek 39 urteko gizon bat atxilotu dute Santurtzin, joan den maiatzan udalerri horretako etxebizitza batean, beste bi gizonekin batera, egindako lapurretan parte hartzeagatik. Horietako bat identifikatu egin dute eta ikertu gisa dago.

Ertzaintzak maiatzaren 9an jakin zuen lapurreta bat gertatu zela Santurtziko etxebizitza batean. Une horretatik aurrera, agenteek ikerketei ekin zieten, eta egiaztatu ahal izan zuten hiru gizonek egin zutela.

Polizia-ikerketetan, ustezko egileetako batek erabiltzen omen zuen eta atzo, osteguna, Santurtziko kale batean aparkatuta zegoen auto bat erlazionatu ahal izan zen. Hori dela eta, ertzainek zaintza-dispositibo bat ezarri zuten eta, atzo arratsaldean, persona susmagarri hau ibilgailua irekitzear zihoala, polizia-baliabideak hurbildu ziren, eta, bilatutako pertsona benetan zela egiaztatu ondoren, atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten.

Jakin ahal izan denez, atxilotuak eta bere konplizeek ustez dirua, urrezko bitxiak eta hainbat gauza pertsonal lapurtu zituzten etxebizitzan.

Ertzaintzak bigarren egile bat identifikatu egin du, ikertu gisa, eta ikertzen jarraitzen du, hirugarren inplikatua nor den jakiteko eta atxilotzeko.

Atxilotua, aurrekari polizial ugari dituena atzo utzi zuten epailearen esku, Barakaldoko Guardiako Epaitegian.