'Lup' startup-a, Mapfre Fundazioak mundu osoko 350 hautagairen artean saritua
Hiru unibertsitariok sustatuta, proiektua Zitek Bizkaiko Campuseko ekintzailetzari laguntzeko programaren baitan sortu da
Hiru unibertsitariok bultzatutako Lup proiektuak Mapfre Fundazioak Gizarte Berrikuntzari emandako sarietako bat lortu du, mundu osoko 350 hautagairen artean.
Ikuspegi murriztua eta irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei lupa teknologiko baten bidez laguntzen dien tresna bat sortu dute.
LUPen indargunea da irakurketa erraztuko diela adineko pertsonei, dislexia duten haurrei eta ikusmenean galerak izan dituzten pazienteei; horrela, "autonomia izango dute edozein testu motari aurre egiteko eta eguneroko jarduerak egiteko". "Gailu teknologikoak ezagutzen ez dituztenentzat diseinatutako poltsiko adimentsuko lupa bat da; izan ere, klik bakar batean testu bat bi segundotan baino gutxiagotan ahotsean eraldatzea lortzen du eta 30 hizkuntzatara baino gehiagotara itzultzea ahalbidetuko du", azaldu zuten sortzaileek.
Lupa ekoizpen-fasean dago eta erreserba-zerrenda irekita dago. Aurreikuspenen arabera, datorren irailean jarriko da salgai.
Zitek UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko ekintzailetzari laguntzeko programari esker sortu ahal izan da Lup, unibertsitate-komunitateko kide izanik negozio edo enpresa bat sortu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago Zitek. “Proiektua hasi genuenetik oso babestuta sentitu gara. Bidelagunak izan dira, eta baliabideak, lanerako espazio bat, aholkularitza, kontaktuak eta Lup aurrera ateratzeko era guztietako erraztasunak eman dizkigute".
"Zalantzarik gabe, ekintzaileei gomendatzen diet Zitek ekosisteman parte hartzea", adierazi du Eneko Calvok, UPV/EHUko Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Ingeniaritza Informatikoan graduatuak.
Temas
Más en Sociedad
-
Irailekoak poesia jaialdia Itsasura (Lapurdi) itzuliko da aurten eta irailaren 26an eta 27an izango da
-
Las hijas de Isak Andic defienden la inocencia de su hermano
-
Gemini se integra en Google Maps para hacer más fáciles nuestros desplazamientos
-
El incendio de Girona quema 1.280 hectáreas y obliga a confinar a 12.000 personas