Euskal Herriko Unibertsitateak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala egin du aste oso honetan, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian, Donostian. Ekitaldiaren buru Eva Ferreira errektorea izan da, eta bertan unibertsitateko zazpi kide omendu dira, emakumeen eskubideen defentsan egindako ibilbideagatik: Mari Luz Esteban Galarza (Arteak eta Giza Zientziak); Mirari Antxustegi Bengoetxea (Zientziak); Paz De Corral Gargallo (Osasun Zientziak); Maggy Barrère Unzueta (Gizarte eta Lege Zientziak); Enkarni Gómez Genua (Ingeniaritza eta Arkitektura); Lourdes Arrien Marina (Administrazio eta Zerbitzuetako langileak); eta, in memoriam, Vicky Ateca Amestoy.

Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak emakume horiek berdintasunaren alde duten konpromisoa nabarmendu zuen atzo ospatutako ekitaldian. “Zuen kasuan, egindako lana saritu dugu, baina belaunaldi gazteenei begira, ereduak eta erreferenteak behar dituzten emakume horientzat gidari izateko gaitasuna ere saritzen dugu. Erreferente horiek ez dira falta, historian zehar ez dira inoiz falta izan, baina sarritan ikusezin geratu dira. Orain, zorionez, jada ez da gertatzen".

Halaber, Francisca de Aculodi, María Goyri eta Micaela Portilla sariak eman zaizkie genero ikuspegidun gradu amaierako lanei, master amaierako lanei eta tesiei, hurrenez hurren. Zehazki sarituak izan dira GrALen egile hauek, Arte eta Giza Zientzietan, Eneko Sagarzazu Martínez eta Alejandro Rodríguez Schnell; Ingeniaritza eta Arkitekturan, Ander Barrio Campos; Zientzietan, Cristina Arranz San Pedro; Gizarte eta Lege Zientzietan, Enara Tapia Larrakoetxea eta María López Morales, eta Osasun Zientzietan, Miren Santos Erice eta Amaia Martinez Galdós; MALetann, Noelia Ponte Alonso, eta tesietan, saria Irati Leon Hernandez eta akzesita, Itxaso Fernandez Astobiza.