Iparraldean euskara batua sustatzeko tresna sortu dute
Euskaltzaindiak diseinatu du tresna digitala eta Iparraldeko hizkeren berezitasunak azpimarratzen ditu
donostia - Euskaltzaindiak Euskara eskuz esku (EEE) izeneko tresna digital berria aurkeztu zuen atzo Baionan. Tresnaren helburua euskara batuaren arauak modu sinplifikatuan ager-tzea da, Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratuz eta euskara batuak onartzen dituen Iparraldeko formak lehenetsiz. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) %65eko dirulaguntza jaso du.
EEE-k Ipar Euskal Herriko hiztunen artean hizkuntza-aniztasuna kontuan hartzen duen euskara batua hedatzea du helburu. Euskarriak Euskaltzaindiak ematen dituen gomendioak eta arauak proposa-tzen ditu artikulu errazen bidez. Hizkuntza idatziari eta ahozkoari dagozkion eremu guztiak aurkezten ditu: ortografia, morfosintaxia, hiztegigintza, fonetika, fonologia eta onomastika. Gainera, artikuluak irakur daitezke euskara batuaren eta Iparraldeko euskalkien egoeraz, dialektologiaz eta literaturaz, besteak beste.
EEE-n 123 arau landu dituzte guztira eta adibideetan euskara batuan onartzen diren Iparraldeko formak lehenesten dira. Gainera, euskara batua Ipar Euskal Herriko hizkun-tza-testuinguruan kokatzeko, hainbat euskarri konsultatu daitezke tresna digitalean: lekukotasun-bideoak eta ahoskeraren audio-grabazioak, adibidez. Tresna hau euskara batua erabili nahi duten Iparraldeko euskaldun alfabetatuentzat diseinatu dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Devuelve unos 4.000 euros que un cajero automático escupió en Pontevedra
-
Un informe policial sitúa una fuga de gas de una nevera como "único y principal" foco del incendio de Campanar
-
Casi 20.000 migrantes llegaron al Estado en lo que va de año
-
El Supremo ve incompatible compaginar la pensión de gran invalidez con un trabajo remunerado