Gorbeialdeko Kuadrillako Euskaltzaleen I. Topaketa urtarrilaren 27an egingo da
Topaketa abenduaren 2an zen egitekoa, baina elurrarengatik bertan behera geratu zen
GASTEIZ. Gorbeialdeko Kuadrillako Euskaltzaleen I. Topaketa urtarrilaren 27an egingo da, Murgian (Araba), "Zerk mugitzen gaitu?" izenburupean. Topaketa abenduaren 2an zen egitekoa, baina elurrarengatik bertan behera geratu zen, Gorbeialdeko Kuadrillako iturriek prentsa ohar bidez adierazi dutenez.
Horrela, hitzordua berreskuratzeko, Gorbeialdeko euskaltzaleak urtarrilaren 27an elkartuko dira, goizeko 10:30ean, Murgiako liburutegian (Bea-Murgia Etxean). Topaketaren helburua da Gorbeialdean euskalgintzan lanean ari diren taldeek udalerriz udalerri antolatzen dituzten jarduerarik nabarmenen bilduma egitea, eta horrek "Gorbeialdean euskararen erabilera handitzeko egiten denaren argazki bat emango du".
Gainera, topaketak esperientziak trukatzeko ere balioko du. Horrekin batera, jarduera horiek antolatzeko sakonean dauden arrazoien inguruko hausnarketatxoa ere egin nahi dute, eta hortik dator "Zerk mugitzen gaitu?" izenburua, hau da, "zein dira euskaltzaleek egiten dutena egiteko indarra ematen dieten arrazoiak?".
Topaketa bukatzeko, 2018an Euskal Herri osoan egingo den Euskaraldia euskaldunen aktibazio erronkaren berri emango dute Euskaltzaleen Topaguneko kideek.
Más en Sociedad
-
Acusan a un hombre para que el piden 12 años por violar a una mujer con discapacidad intelectual
-
Talentua sustatzen duten enpresak eta eragileak bilduko dira asteartean 'Bizkaia with the talent' topaketan
-
Investigados tres conductores, uno de ellos sin puntos, por realizar y difundir maniobras temerarias
-
Así son los geoglifos de las líneas de Nazca descubiertos con la ayuda de la IA