1988ko Nafarroa Oinez antolatu genuen. Orain, ilusioz hartu dugu 2017koa antolatzeko ardura. Auzolan erraldoia izanen da.
IKASTOLAREN BEHARRAK Oraingo eraikuntzan, Otxogorrienean, toki nahiko ez dagoenez, bertze eraikuneta-tza bat egin behar dugu ondoan. Bertan, Haur Hezkuntza, jangela eta psikomotrizate gela kokatuko ditugu. Horrela, oraingo eraikinean bikoizketak egoki egiteko gelak izanen ditugu. Laborategia zena, orain informatika gela da eta berriro ere laborategia izanen dugu. Azkenik, zuzendaritza gela eta guraso elkartearentzako gela, bilera gelak zein premia bereziko ikasleentzako gelak egokitzeko aukera zabalduko zaigu.
LELOA Bikin bat in leloak erranahi pila bat ditu eta Lesakako euskalkian ida-tzita dago. Bikin batin elkarrekin jarrita, elkarlana, indarra, auzolana irudikatzen du eta bikin bat in jarrita, birekin bat egitea erran nahi du, hau da:
-Komunikatzeko bi pertsona behar dira, emailea eta hartzailea baina komunikatzeko tresna bakarra dugu: euskara.
-Bi belaunaldi egon dira ikastolan baina ikastola berean.
-Nafarroa Oinez bigarren aldiz ospatuko dugu baina herri berean.
-Bi eraikin egonen dira baina biak ikastola bakarra osatuko dute.
-Nafarroa bitan zatitua dugu (Garaia eta Behera) baina Nafarroa bakarra osatzen dute.
Aitor Arotzenarekin egon ginen, komunikazioko buruarekin, eta hauxe erran zigun: “Hasierako bileretan ideien ekaitz bat izan zen eta hor ginenok ideiak proposatu genituen. Ikusi genuen BI zela oinarria, baina bi horrekin BAT egiten zutela. Lesakako euskalkian idatzita dago: Bikin bat in eta bertan aipatutako bi belaunaldi horiek bat egin dute.
Euskaraz alfabetatu izan gabe euskara eman ziguten guraso, aitatxi-amatxi eta aitzineragoko arbasoen belaunaldia, alde batetik; eta bertzetik, alfabetatuak izanik, sare sozialetan gisa horretako laburdurak erabiltzera ohituak dauden gaur egungo gazteen belaunaldiaren arteko zubi bezala jokatzen du. Garbi izan behar da hitz joku bat dela, logoarekin batera txertatzen den irudiaren zati bat, flash bat... ez testu pedagogiko edo akademiko bat. Jakinaren gainean egindako leloa da, konplexurik gabe eta alfabetatuak egoteaz harro gauden bezalaxe, belaunaldiz belaunaldi euskara transmititu diguten arbaso alfabetatu-gabe haietaz ere aski harro gaude.
IKURRA Ikurra Tantirumairu ikastolako intxaurrondoaren bi hosto dira. Berde kolorekoak dira baino urtaroen arabera koloreak aldatzen ahal dira.
Ikurrak hostoen testura berdina du. Intxaurrondoko bi hosto horiek ikastolan ibilitako bi belaunaldien testiguak izan dira. Bertzetik, Vennen diagramaren antzekoa da ikurra: 2 hostoak puntu batean elkartzen dira eta elkargunea, indargunea, auzolana, erran nahi du. Bigarren hostoak, eraikin berriarentzat, bertze intxaurrondo bat jartzea erran nahi du.
Eloy Lopezekin egon ginen, grafismo taldeko nagusiarekin, eta hau esan zigun: “Logoaren bi hostoak erabilita B bat lortu genuen, eta leloan B da nagusia. Gainera, tipografian, B hoietan bi hostoak gordeta daude bertze posizio batean. Hiru ideien artean bat aukeratu genuen. Gero, kolorea aukeratu genuen, intxaurrondoaren testura sartu? Iraia Etxabide, Irantzu Pastor eta hiruon artean logoa sortu genuen arte”.
MATERIALA Material taldekoekin solasten egon ginen eta hau da erran zigutena: “Arropetan, bi bilduma mota daude: basikoak eta modazkoak. Basikoetan, kolore naturalak daude. Modazkoetan berriz, batez ere, emakume arropak daude”. “Umeen arropetan, kolore alaiak daude,poztasun pixka bat emateko” aipatu zigun Garbiñe Sarasola, materialeko kideak.
Oraingoz, Lesakako Bittiria kaleko dendan erosten ahal da arropa. Or-tziraletan, arratsaldez, eta larunbatetan goiz eta arratsaldez. Urtean zehar Nafarroako besta desberdinetan jarriko dute postua. “Bizpahiru toki finkoetan ere jarriko dugu postua. Adibidez, Goizuetan abendutik aitzinera. Lesakako Mastegi futbol zelaiaren antzinean ere, partidu orduetan denda jarriko dugu. Iruñean, abenduaren 16tik aitzinera zabalduko dugu” aipatu ziguten.
BORTZIRIETAKO AURKEZPENA, IGANDEAN Azaroaren 27an, Harriondoan, Bortzirietako biztanleentzako Nafarroa Oinezeko aurkezpena eginen da.
Bi emanaldi izanen dira: lehenengoa, arratsaldeko 16:30ean izanen da eta bigarrena arratsaldeko 18:30ean. Atarian ostatu ttiki bat egonen da eta bertan pintxo batzuk.
Emanaldiaren hasieran musika egonen da. Ondotik, ikastolako lehendakariak eta zuzendariak Nafarroa Oinez aurkeztuko dute. Hori buka-tzean, jarduera taldekoek sorpresa bat emanen digute. Gero, komunikazio taldekoek logoa aurkezteko bideotxo bat erakutsiko digute. Eta azkenik, Tantirumairu ikastolako ikasle, guraso bazkideek Nafarroa Oinezeko arropekin desfile bat eginen dute.
Sarrerak Izarra okindegian eta Tantirumairu ikastolan doanik hartu daitezke eta egunean bertan ere, lehiatiletan eskura daitezke.