ero eta gehiago erosten dugu Interneten bidez, dena baitago eskura. Artikulua etxean jaso eta gustatzen ez bazaigu, itzultzen dugu. Askotan bidalketa-gastuak ordaindu barik eta ia beti pentsatu gabe. Dena dira erosotasunak. Baina, inoiz pentsatu al dugu nora doan itzultzen dugun guztia? Kasurik onenean saltokira bueltatuko da eta salmenta-zirkuitoan sartuko da berriro, baina erositakoaren ehuneko handi bat ez da inoiz dendara itzultzen. Itzultzeen kudeaketak hain galera handiak sortzen dizkie konpainiei, non Amazon bezalako batzuek nahiago duten dirua itzuli eta bezeroak produktua hartzea. Low cost modako enpresen kasuan, itzulitako jantzi bat berri itxurarekin uzteak errentagarria ez den gastu bat dakar (langileria, garraioa edo biltegiratzekoa). Luxuzko enpresa batzuek nahiago dute stocka suntsitu merke saldu baino, eta markaren esklusibotasuna kaltetu. Beraz, sistema jasangaitz batekin egiten dugu topo, eta guztiok gara sistema horren arduradun, gehiegizko produkzio duten enpresak zein erosketa inpultsiboak egiten dituzten bezeroak. Zerbait gure esku badago, erosketak hausnartzea da, hainbeste baliabide ez xahutzeko, bigarren eskuko merkatuari aukera bat ematea edo ditugun jantziak eraldatzea... Uste ez bezala, doako itzultzeak ez dira dohainik, denok ordaintzen ari gara l
- Multimedia
- Servicios
- Participación