Urriaren 16an, asteazkenean, 19:30ean, Udal Musika Bandak Vitoria-Gasteizko taldearen soinu-parametro ugariak ezagutzeko gonbita egingo die bertaratzen direnei. Ezezagunaren bila’ ‘Egizu! denboraldiko bigarren kontzertu honek 5 lan eramango ditu Europa Jauregiko Maria Maeztu auditorioraino: James Barnes-en Fantasy Variations. On a theme of Nicolo Paganini, de Ernesto Aurignac-en José Algado Climent el de Finestrat , Aritz Villodasen Perpetuum Mobile, Julie Giroux-en Riften Wed eta Sául Gómezen Leonardo Dreams. Lan horiek guztiak lehen aldiz interpretatuko ditu Bandak (Barnesen pieza izan ezik).

“Udal Bandaren ezaugarrietako bat da errepertorio anitza eta bariatua duela. ‘Ezezagunaren bila’ kontzertuarekin, jendeak ezkutuan egoten diren soinudun parametroak ezagutzeko aukera izango du. Zehatzago esanda, honako hauek ezagutzeko aukera izango dugu: atal instrumental bakoitzaren soinua James Barnesen obrarekin, Ernesto Aurignac gure konpositore egoiliarraren pasodoblearen ikuspegi berezia, Aritz Villodasen soinu-bandan jasotako efektu soinudunak, Julie Giroux konpositoreak roll joko baten inguruan azaldutako ikuspegia eta Leonardo Dreams obra, Italiako jenioaren diseinuetan inspiratutakoa”, azaldu du Iker Olazabalek, musika-bandaren zuzendariak, ekitaldia aurkezteko egindako prentsaurrekoan. 

Bestalde, Sonia Díaz de Corcuerak, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, kontzertu honek Bandaren nolabaiteko introspekzioa egingo duelako balorazio positiboa egin du. “Bandak, denboraldi guztietan, proposamen anitza eta berritzailea eskaintzeko ahalegina egiten du beti. Horretarako, artistak, konposizio arloko erreferenteak… gonbidatu ditu eta kolaborazioak bilatzen ditu. Hain zuzen ere, kontzertu hau bereziki interesgarria iruditzen zait; izan ere, aniztasun eta berrikuntza hori etxean bertan bilatu eta Banda barrura begiratuko du entzuleentzat soinu berriak eskaintzeko, baina betikoekin”.