Udalbatza, Maider Etxebarria alkatea buru zuela, beste erakunde batzuetako ordezkariak, segurtasun-indarrak eta herritarrak bildu dira gaur goizean Espainia plazan. Bertan, bost minutuko isilunea egin dute Andre Maria Zuriaren jaien baitan salatutako bi eraso sexualak gaitzesteko.
Andre Maria Zuriaren jaien baitan salatutako bi eraso sexualak gaitzesteko
Indarkeria matxistari erantzun publikoa emateko onartutako udal-protokoloan jasota dagoen neurri hori atzo Udalak onartutako erakunde mailako adierazpenari eta hiriko jaien eremuetan egindako gaitzespen-ekintza ugariei gehitu zaie.
“Ezerk ez du eraso bat justifikatzen: ez jaiek, ez alkoholak, ez lasaikeriak”
Kontzentrazioaren amaieran, alkateak honakoa esan du: “Ezerk ez du eraso bat justifikatzen: ez jaiek, ez alkoholak, ez lasaikeriak”. Etxebarriak defendatu duenez, harremanek “onartutakoak eta desiratuak” izan behar dute.
“Molestatzera etorri nahi duena, hobe etortzen ez bada, eta molestatu egin nahi duen eta hemengoa den hori, hobe etxean geratzen bada”
Bestalde, eta ildo beretik jarraituz, Gasteizko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez gaineratu dutenez, Zeledonen hitzak gogora ekarrita, honako hau adierazi du ondoren alkatea: “Molestatzera etorri nahi duena, hobe etortzen ez bada, eta molestatu egin nahi duen eta hemengoa den hori, hobe etxean geratzen bada”. Amaitzeko, eraso sexualak direla eta nazkatuta daudela adierazi nahi izan du alkateak hitz hauekin: “Gogaituta gaude”, ondorioztatu dute Gasteizko Udaletik gaur goizean.