Zuriñe Hidalgo (Gasteiz, 1990) musika eta abestea pasio duen sortzailea da, pertsonekin lan egitea gogoko duen komunikatzailea. Emakumearen autoezagutza, ahalduntzea eta zaintza helburu duen 'Enraizadas' proiektuaren ama eta bidaiatzea eta esperientzia berriak bizitzea gustoko duen nomada da. Berriki ETB1eko 'Vikingak' saioa gidatu du, Erika Olaizola eta Amancay Gaztañagarekin batera. Hidalgoren bizitza betidanik egon da musikari lotua, urte luzez aritu zen Hesian taldean abeslari, eta egun bere hirugarren lan musikala izango den horretan dabil lanean.

Zuriñe Hidalgoren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'I Follow Rivers' (Lykke Li)

Musika talde bat: Francisca Strauberen Rubio proiektua

Liburu bat: 'Janis Joplin' (Uxue Alberdi)

Antzezlan bat: 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi'

Telesail bat: 'This Is Us'

Kultur espazio bat: Gasteizko Geu Elkartea