ONGI etorri Angkor hirira.Aukeratu ibilbide bat,ezinezkoa baita denaikustea”. Esaldi irmohorrekin agurtzen gaitu gida kanbodiarrak.Goizeko bostak dira etamapa ikuskatu bezain laster konturatugara ezinezkoa dela denaikustea. Izan ere, Asiako harribitxiikusgarri honek 100 tenplu ditu eta400 km²-ko azalera betetzen du.Ahalik eta altxor arkeologikogehien bisitatzeko beharrezkoa datuk-tuk bat edo bizikleta bat alokatzea.Angkorrek ez du inor axolagabeuzten. Hirian barruratzen direnturista guztiak aho zabalik geratzendira lehen begiradan. HenriMouhot naturalista frantziarrakhala deskribatu zuen: “AntzinakoMichelangelo batek eraikia dirudi.Ohorezko postu bat izan beharkoluke gizakiak egindako eraikin ederrenenartean. Erroman etaGrezian eraiki ziren tenpluak bainoikusgarriagoak dira”.

Ez da gutxiagorako. Mundukogune hinduistarik handiena da etafriso ikusgarriak, harrian zizelkaturikoaurpegiak, labirinto-itxurakokorridoreak eta zingira magikoakditu. Erregeak jainko sentitzenziren garaian eraiki zen, etabere handitasunak amestera gonbidatzengaitu.

Horregatik, UNESCOk GizateariarenOndare izendatu zuen 1992an,hain zuzen, Kanbodiako gerra zibilarenamaieran. Multzo arkitektonikoguztien artean, Angkor Wattenplua da eraikinik ezagunena etaesanguratsuena. Biraren hasierarakoedo amaierarako uzten danormalean, bertatik egunsentiazedo ilunabarraz gozatzeko. AngorWat, Visnu jainko hinduistarenomenez eraiki zen eta bere dorreek simetria perfektua osatzen dute.

IRAGANA ETA ORAINA Angkorrekerreinu galduen xarma dauka.Europan XVII. mendearen hasieranizan zuten lehen aldiz harenberri. Marcelo de Ribadeneyramonje frantzizkotarrak Kanbodiakoerreinua bisitatu eta ezkutukohiri bati buruz idatzi zuen. Ez zenapaiz bakarra izan. Kristautasunamunduan barrena zabaltzeko ahaleginean,misiolariak Asiako oihanetanbarruratu ziren. Beste monjebat, Gabriel Quiroga de SanAntonio, izan zen Angkor Wattenpluaren izena aipatzen lehena.

Edonola ere, inork ez zuen hiriarenjatorria asmatu. Batzuek AlexandroHandiari edo erromatarreiegotzi zieten eraikuntzaren ardura. Beste batzuek, berriz, txinatarrei.Arkeologoak bertara iritsi zirenarte inork ez zuen jakin KhmerInperioko erregeek eraiki zutelaAngkor (kristo ondorengo IX. etaXV. mendeen artean). Historialariaskoren arabera, Khmer zibilizazioakEgiptokoak baino distiragehiago izan zuen, baina XV. mendeanarrastorik utzi gabe desagertuzen. Horretan datza, agian, berexarmak eta misterioak. Edonolaere, Angkor Wat tenplua monjebudistek okupatueta budismoarensantutegigarrantzitsu batizaten jarraitzendu gauregun ere.

Gainontzekoguztia oihantropikalarenbaitan ezkutatutaegon da mendeetanzehar. GizakiakAngkor abandonatuzuenean naturaren indarragailendu zen. Zuhaitzen sustraiaktenpluetako hormetatik igotzenhasi ziren eta grabitatearilehia irabazi zioten. Angkor mapatikdesagertu zen, eta arroz zelaietanlan egiten zuten Kanbodiakonekazariak bihurtu ziren bertaranola iritsi zekiten bakarrak.Hori guztia, turistak agertu zirenarte. Egun, milioi bat bisitaritikgora jasotzen ditu urtero, eta LaraCroft: Tomb Raider (2001) edo Inthe Mood for Love (2000) bezalakofilmen agertokia ere izan da.

Angkorrek Kanbodiako boomturistikoa bultzatu du. Gune arkeologikotikhurbil nazioarteko aireportubat eraiki da eta handik kilometrogutxira dagoen Siem Reaphiriak garapen basatia ezagutu du.Turismoak eragindako zurrunbilogeldiezin horren alderik ilunena dakaleetan egun argiz ikus daitekeenhaurren prostituzioa.

Angkorrek, berriz, lasaitasunez egitendio aurre turisten inbasioari,eta bere handitasun magikoarekingogoratzen digu bi errealitate,jainkotiarra eta gizatiarra, elkartzekoeraiki zutela. Jainkoek buruaaltxatuko balute!