EUSKARAREN Nazioarteko Egunari(hilaren 3an ospatutakoa) bultzadaematearren, ekimen ugari martxanjartzen ditu urtero Eusko Ikaskuntzak.Aurten, euskal hizkuntzarekiko gogoa berpizteahelburu izanik, euskarazko doodle edo ikur propioaeskatu dio Google-i. Jakina da, nazioartemailan, interneteko bilatzaileak protagonismohandia duela. Horren kariaz, euskarak bere ikurpropioa eduki dezan kanpaina bat abian jartzeariiritzi diote, euskarari ikusgarritasunaemateko asmoz. Eskaera horrek, baina, nolabaitekobabesa behar du. Horretarako, jendearenparte-hartzea eskatu dute. “Kanpaina gureideia izan da, baina ez da Google-ek doodle-a jartzekoeskatzen duen zerbait. Gure asmoa eskaerariindar gehigarri bat ematea izan da”,azaltzen du Leire Gaceok, Eusko Ikaskuntzakoekimenaren arduradunak.
Euskararen Nazioarteko Eguna 1949an EuskoIkaskuntzaren baitan sortutako ekimena da eta,urtero, abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasunaaldarrikatzea du xede. FrantziskoXabier Deunaren egunean Euskararen NazioartekoEguna ospatzearen ideia 1948an sortu zen.“Ospakizunaren xedea euskararekiko gogoa berpizteada, bai gizarteko alderdi berrietan zein XXI.mende hasiera honen komunikazio plataformamenderatzaileen artean”, argitzen du Gaceok.Oro har, Eusko Ikaskuntzak bideratu du ekimena,baina urtero hainbat kolaboratzaile dituztebidelagun. Aurten, IBerba Euskara Zerbitzuarekineta HABEren Euskara Munduarekin ibilida elkarlanean.Aurtengo ekimenari dagokionez,IBerba Euskara Zerbitzuaren eskutik helduzaio ideia bat garatzearen eskaera. Iraileanhasi ziren zirriborroak prestatzeneta aipatu kanpaina erakargarriairuditu zitzaienhasieratik: ekimena bideratuahal izateko baliabide adinazituztela eta, batez ere, emaitzagarrantzitsuak lortzeko gai zirelakonturatu ziren.
Halere, euskarazko ikurra bilatze lanetan, arazoekintopo egin zuten. Diseinatze prozesuan zeinden euskararen ikurra erabakitzea eta hori beraislatzea “oso zaila” izan dela aitortzen du Gaceok.Izan ere, bakoitzak hizkuntza bere erara irudikatzenduelako: batzuk ikurrinaren koloreekin,besteek ikur folklorikoekin. Gainera, edonorkulertzeko moduko ikurra izatea zen haien asmoaeta horrek are zailago bihurtu du diseinatzaileenlana. “Azkenean, bere modura eta sentitzen zutenbezala irudikatzera animatu genituen eta osopozik geratu gara”, baieztatzen du.Ildo horretatik, aurkeztutako proposamenakEusko Ikaskuntzako bi kolaboratzailek diseinatudituztela aipatu du. Bi dira aurkeztu dituztendoodle-ak: Lehenik, Jokin Mitxelenak egindakoa,animaliak eta Google izena osatzen duten hitzakbatuz, euskal ukitua txapelen bitartez islatzenduena. Bigarrenik, BelenMorenoren ikur dinamikoa.Honetan, esaldi batez lagunduta agertukoda ikurra: “Geurea oroituz, oztopoak gaindituz,loturak eraikiz”. Ikurrinaren koloreak Googleenkoloreekin tartekatuta agertzen dira.
Horretaz gain, Google bilatzailearen garrantziaazpimarratu du. Plataformahori erabiliko zutelaargi zeukan hasieratik Gaceok: “Egun, internetendabilen edonork, une batean edo bestean, erabiltzendu. Erreferente bat da askorentzat, etaeuskarririk aproposena izan zitekeela uste izandugu biderkatzeko duen gaitasunarengatik”. Ekimenhonenbidez,martxan jarritako helburubehinenakhauek izan dira: jendearen babesa euskararekikoeta erabilerari bultzada ematea, jendeainplikatuz eta proposatutako ekimenetan partehartzea sustatuz. “Euskarakomunikaziorako tres na bizia dela aldarrikatu nahi dugu (sareko teknologiaberrietan ere) eta jendeak ematen dion babesaislatzea ere nahi dugu”, azaltzen du.Gaceok dio bere esku zegoen guztia egin dutelajada: eskaera hilabete batzuk lehenago egin, diseinuproposamenak egin, babes kanpaina abianjarri, etab. Horrekin guztiarekin, orain Google-eneskuetan dago erabakia. Sareko bilatzaile arrakastatsueneaneuskararen ikurra agertuz gero,“harrotasuna” sentituko luke, euskarak duengarrantziaren isla izango litzatekeelako. “Lorpenhandia” izango litzatekeela dio eta gaineratzendu: “Euskara bizirik dagoela munduan zehar etakomunikazio tresna bizia dela adierazikogenuke”. Dena den, etorkizunean ekimen gehiagoproposatuko dituztela aurreratu du: “Gauzaberriak egingo ditugu, une bakoitzean zer izandaitekeen eraginkorrena aztertuz eta euskararenaldeko bultzada hori sortzeko asmoarekin”.
EUSKARARI BULTZADA Ekimen ugari aurkeztuditu Eusko Ikaskuntzak Euskararen NazioartekoEguna ospatzeko. Horiek guztiek euskararen normalizazioprozesuan laguntzen dutela irizten duGaceok: “Euskara milioika pantailetan ikusteazgain, jendearen artean erabiltzeko eta horrenalde lan egiteko gura hori pizteko balioko duelakoangaude”. Euskarazko ikur propioa lortzeaez da izango bideratuko duten ekintza bakarra.Ekimen honekin euskarak ez duela babes nahikoaizango aitortzen du. Ardura hori bakoitzakberegain hartu behar duela ohartarazten du,euskara bizirik mantentzeko lanak bideratubehar direla, alegia. Ekimen hau lagungarriaizan daiteke, baina lanean jarraitu behar deladio. “Euskaragatik, euskaraz”.