- Korterrazak “arrakastaz” itxi du film laburren denboraldia Gasteizen eta Araban. Guztira 32 proiekzio egin dira lurraldeko 25 udalerritan eta 4.000 parte-hartzaile izan dira “saio seguruetan”. Gainera, bertatik atzo jakitera eman zutenez, eta “ez dute inolako gorabeherarik izan uztailaren 7an Armiñonen hasi zenetik irailaren 5ean Urrezko Santutegiko zelaietan udako azken saioa egin zen arte”.

Antolatzailearen hitzetan, “oso pozik gaude. Konfinamenduaren hilabete gogorren ostean, kaleari berriz ere topaleku izaten laguntzea zen Kultura Kalean! Taldearen helburua, eta, jakina, segurtasun neurri guztiekin egitea. Arabarrek gozatu egin dute film laburren saio dibertigarriekin giro seguruan, eta gure aldetik oso harro gaude elkarteak egiten duen lanaz”, azaldu du bertako antolatzaileak.