Astelehenean irekiko da Montehermoso zentroa

Astelehenetik ostiralera bitartean erabili ahal izango da zerbitzu hori, goizez eta arratsaldez

05.09.2020 | 00:37

GASTEIZ – Astelehenean irekiko da atzera Gasteizko Montehermoso kulturuneko dokumentazio zentroa edo mediateka, Covid-19ak eragindako itxialdiaren ondoren. Aldi batez, aldatu egingo da ordutegia. Hain zuzen ere, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara irekiko da, jaiegunetan izan ezik. "Neurri honekin, Gasteizko kultur ekipamendu horrek aktibo mantenduko ditu bere espazio guztiak, herritarren segurtasuna bermatzen duten protokoloak betetzen direlarik, hori baita gure lehentasuna, pandemiaren kudeaketan", adierazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Noticias relacionadas