Síguenos en redes sociales:

Zerua aurreko goizetan baino hodeitsuago egongo da

Egunaren bigarren partean ekaitzak joko du

Zerua aurreko goizetan baino hodeitsuago egongo daJosu Chavarri Erralde

Gaur tenperaturetan aldaketa txiki batzuk izango dira, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetek iragarri duen bezala, gaur, astelehen goizean zerua aurreko goizetan baino hodeitsuago egongo da eta han-hemenka euria egin lezake, batez ere ipar-mendebaldean. Eguerditik aurrera haizea iparraldetik finkatu eta indartu egingo da eta bero-hodeiak garatuko dira. Egunaren bigarren partean ekaitzak joko du, batez ere barnealdean. Tenperatura minimoetan aldaketa handirik ez, maximoak gutxi jaitsi eta 22 gradu ingurukoak izango dira.

Bihar, asteartean, ez da aldaketa handirik egongo. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere egunaren bigarren partean, eta noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditu, bereziki arratsaldean eta barnealdean. Haizea, noraezean egunaren hasieran eta amaieran; arratsaldean iparraldetik joko du, indartsuago. Tenperaturak ere berdintsu jarraituko du.

Azkenik, asteazkenean, "zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere barnealdean", azpimarratu dute Euskalmeten boletinean.

Bestalde, zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botatzeko probabilitatea handia egongo da, "batez ere egunaren bigarren partean eta barnealdean", erantsi dutenez. "Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, mendebal-osagaia nagusi. Egunaren erdiko orduetan haizea ipar-osagaitik finkatu eta indartu egingo da, bolada gogorrekin arratsaldean Arabako hegoaldean. Tenperaturan aldaketarik ez", ondorioztatu dute Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako txostenean.