Euria hasieran eta ostarteak amaieran asteartean
Itsasgorak 01:31n eta 13:09an izango dira, eta itsasbehereak 06:30ean eta 19:03an
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, apirilaren 22an, goizaldean eta goizean goiz euritarako egongo da eta tarteka zaparrada mardulak botako ditu. Eguerditik aurrera, ordea, mendebaldetik hasita, atertzera egingo du eta hodeitza ere arintzen hasiko da. Baliteke arratsalde erdialdetik aurrera ostarteak zabalak izatea.
Itsasbazterrean ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta azken orduean norabide aldakorrekoa izango da
Iparraldeko haizea nagusituko da eta tenperatura maximoek bizpahiru gradu behera egingo dute. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 13 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 14 gehienez.
Itsasbazterrean ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta azken orduean norabide aldakorrekoa izango da
Itsasbazterrean ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta azken orduean norabide aldakorrekoa izango da; itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:31n eta 13:09an izango dira, eta itsasbehereak 06:30ean eta 19:03an.
Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da
Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
Temas
Más en Actualidad
-
Sumar se opone "frontalmente" a retrasar el cierre de nucleares: "Vamos a ser garantes de que eso no ocurra"
-
Los obispos de Euskal Herria llaman a seguir el legado de Francisco a las puertas del cónclave
-
Los eurodiputados en la lista de Alvise se declaran independientes y rompen con Se Acabó la Fiesta
-
La Miss Asturias contratada por "influencia" de Ábalos no acude a declarar al Supremo