Síguenos en redes sociales:

Zerua estaltzen joango da asteazken honetan

Zerua estaltzen joango da asteazken honetanPablo Viñas

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, apirilaren 2an, goizean goizetik hasita zerua estaltzen joango da barnealdean, eta ondoren, eguerdi inguruan, hodeitza kostaldera ere iritsiko da.

Arratsaldean barnealdean euria egin dezake, eta egunaren amaieran zaparradak mardulagoak izan daitezke; orduan kostaldean ere busti dezake

Arratsaldean barnealdean euria egin dezake, eta egunaren amaieran zaparradak mardulagoak izan daitezke; orduan kostaldean ere busti dezake. Hego-ekialdeko haizea indartu egingo da eta tenperatura maximoak hegoaldean nabarmen jaitsiko dira; kostaldean jaitsiera hori apalagoa izango da.

Gasteizen 5 gradu gutxienez eta 15 gehienez egingo du gaur

Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 15 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasbazterrean hego-ekialdeko haizea 3-4ko indarrarekin ibiliko da, eta gauean zakartu eta 5eko indarra izango du

Itsasbazterrean hego-ekialdeko haizea 3-4ko indarrarekin ibiliko da, eta gauean zakartu eta 5eko indarra izango du; itsaso kizkurra eragingo du, eta gauean itsaskirria. Ipar-osagaiko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran metro erdi ingurukoak. Itsasgorak 08:11n eta 20:29an izango dira, eta itsasbehera 14:17an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.