Síguenos en redes sociales:

Zientziari buruzko umore bakarrizketak antolatu ditu UEUk asteazkenerako Eibarren

Zientziari buruzko umore bakarrizketak antolatu ditu UEUk asteazkenerako EibarrenUtzitakoa

UEU Udako Euskal Unibertsitateak Barredromoa antolatu du asteazkenerako, martxoaren 26rako, Eibarko (Gipuzkoa) Klub Deportiboan, eta zientziari buruzko umore bakarrizketak izango dira bertan.

UEUk jakinarazi duenez, laugarren urtez antolatu duen ekimena 18:00etan hasiko da, eta umoreak eta zientziak bat egingo dute beste behin ikertzaile gazte euskaldunek eskainiko dituzten bakarrizketen bidez.

Zehazki, bost gonbidatu taularatuko dira Idoia Torregarai UEUko Komunikazio arduradunaren gidaritzapean: Maddi Alberdi San Martin eibartarra, Miren Aldasoro Lezea altsasuarra, Xabier Arraztoa Lazkanotegi beratarra, Leyre Rojo Horrillo gasteiztarra eta Claudia Torralba Rubinos getxoztarra.

BESTE GAI BATZUK

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Izaskun Goñi Razquin izendatu du Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente astearte honetako gobernu bileran, erretiroagatik kargua utziko duen Joakin Telleriaren ordez, eta horrela, Pasaiako Portuko ardura nagusia izango duen lehen emakumea izango da.

Izaskun Goñi (Iruñea, 1972) Ekonomian lizentziaduna da, eta Paueko Unibertsitateko Nazioarteko Enpresa Zuzenbideko masterra du, Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez.

"Perspektiba zabala" du nazioartekotzearen eta industriaren garapenaren arloan, eta "esperientzia garrantsitsua eta ikuspegi estrategiko sakona" lankidetza publiko-pribatuan, administrazioen arteko lankidetzan eta eskualdeko ekonomiaren sustapen eta garapenean.

"Bere ibilbide profesional garrantzitsuari esker, presidente berriak badu beharrezkoa den ezagutza Pasaiako Portuaren hurrengo hazkunde faseari aurre egiteko eta Euroeskualde Atlantikoko nodo logistikoekin lankidetzan sakontzeko", ziurtatu dute Jaurlaritzatik.