Hodeiak eta ostarteak astelehenean
Gauean hodeiak ugaritu egingo dira
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, martxoaren 10ean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Ipar isurialdean ostarte zabalak irekiko dira, eta hegoaldean hodeituago egongo da. Gauean hodeiak ugaritu egingo dira eta noizbehinka euria egin dezake, probabilitate handiagoarekin hegoaldean.
Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 14 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 14 gehienez.
Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaso kizkurra eragingo du; egunaren amaieran indartu eta 4-5eko indarra hartuko du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:12an eta 14:47an izango dira, eta itsasbehereak 08:22an eta 20:36an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
BALORAZIOA
"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo partea hodeitua egongo da; goizaldean eta arratsaldean goi hodeiak nagusituko dira. Gauean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da. Egunaren bigarren partean noizbehinka zaparrada txikiren bat bota dezake barnealdean, probabilitate handiagoarekin azken orduetan. Hego mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, mendi inguruetan bolada gogorrekin; arratsaldean hego-ekialdera egingo du, bolada gogorrekin, bereziki gauean eta ekialdean. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoetan aldaketarik ez".
Temas
Más en Actualidad
-
Feijóo anuncia una gran convocatoria contra el Gobierno de Sánchez y pide apoyos para una moción de censura
-
Iberdrola responsabiliza a Red Eléctrica del apagón y critica que las eléctricas sean "señaladas"
-
El 95% de las familias vascas logra matricular a sus hijos en el centro educativo elegido
-
Rural Kutxa lanza la segunda edición de 'Beka Bikain', un reconocimiento al esfuerzo académico