Euskaraldian parte hartu nahi duten entitateek izena eman dezakete jada
Euskaraldian parte hartu nahi duten edozein motako entitateek izena emateko aukera dute dagoeneko. Hizkuntza ohiturak euskarara ekartzeko ariketa sozialaren laugarren edizioan "oinarrizko egitekoak" izango dituzte entitate guztiek, baina, horiez gain, bestelako pausoak emateko aukera ere izango dute hala erabakitzen dutenek.
Ariketaren nondik norakoak aurkeztu eta adibideak emateko bildu dira ostegun honetan Donostiako San Telmo museoan Euskaraldiko arduradunak eta Irsearaba, Osasuna eta Luma Baiona entitateetako ordezkariak.
Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzailearen hitzetan, "jakitun gara oso garrantzitsua dela Euskaraldiak entitateetan duen eraginaz. Eta ez entitateetan bakarrik, bertako kide askorentzat ere entitatea delako euskaraz hitz egiteko duten eremu bakarra".
Entitateak aipatzen direnean askotariko eremuetakoak barne biltzen dira, besteak beste, lantokiak, dendak, tabernak, bestelako komertzioak edota kirol edo kultur elkarteak.
Eremuotako ordezkariek aukera izango dute nolako ariketa egin nahi duten. Izan ere, aurten, "oinarrizko egitekoak" aurrera eramateaz gain, euskararen erabileran bestelako urratsak emateko aukera ere izango dute entitateek.
BESTE DATU BATZUK
Oinarrizko egitekoa kideak Euskaraldian inguruan informatu, prestatu eta ariketa ikusgarri egiteamn datza. "Oinarrizko egiteko horiek izango dituzte izena ematen duten entitate guztiek", gaineratu du Goiatz Urkijok.
Gainera, lanketa sakonagoa egiteko aukera ere emango zaie izena ematen duten entitate guztiei, eta bestelako urratsak ematea hautatzen dutenei "euskararen erabilera sustatzeko aurrerapausoak ematea" proposatuko diete, "hala nola, ariguneak sortzea, bilerak euskaraz egiteko neurriak hartzea edo mintzatratuak adostea".
Bada, Euskaraldian entitate moduan izena emateko epea irekita dago, nahi duena batu dadin ariketara. Euskaraldiko webgunean dago informazio gehiago eta izena emateko aukera: https://euskaraldia.eus/entitateak/
Belarriprest eta ahobiziek izena emateko txanda, berriz, martxoaren 15etik aurrera izango da, www.euskaraldia.eus webgunean sartuta. Euskaraldia ariketa masiboa maiatzaren 15etik 25era egingo dute Euskal Herri osoko milaka lagunek.
Temas
Más en Actualidad
-
El 'youtuber' Álvaro Martín, a prisión por su relación con la red del 'hacker' Alcasec
-
Tres empresarios niegan en el Supremo las presuntas 'mordidas' a la trama Koldo
-
Trump sorprende con una nueva excentricidad: planea acoger un combate de la UFC en la Casa Blanca por los 250 años de independencia
-
Detenido por contrabando el jefe de la unidad de Vigilancia Aduanera en Catalunya