Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, irailaren 6an, egun a ezegonkortasunarekin hasiko dugu baina goizean bertan atertzera egingo du. Euria egingo du, batez ere goizaldean eta goizean goiz, eta orduan prezipitazioa iraunkorra izan daiteke, bereziki ekialdean. Goizean mendebaldetik ekialdera atertuz joango da, eta ondoren ostarte zabalak irekiko dira.

Haizea aldakor ibiliko da, eta arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 13 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaia nagusituko da, 4ko tarteren batekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:11n eta 19:23an izango dira, eta itsasbehereak 01:07an eta 13:14an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

"Ostirala ezegonkortasunarekin hasiko dugu baina goizean bertan atertzera egingo du. Euria egingo du, batez ere goizaldean eta goizean goiz, eta orduan prezipitazioa iraunkorra izan daiteke, bereziki ekialdean. Goizean mendebaldetik ekialdera atertuz joango da, eta ondoren ostarte zabalak irekiko dira. Haizea aldakor ibiliko da, eta arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira", azpimarratu dute.