2023ko uztailean, Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetako sarrerak % 2,9 igo dira, eta ostatu-gauak % 4,9, urtetik urterako ehunekoetan, Eustatek landutako datuen arabera. Erregistratutako 394.297 sarrerek 803.887 ostatu-gau ekarri dituzte.

Sarreren % 53,4 eta ostatu-gauen % 53,9 atzerritar jatorrikoak izan dira; hala bada, sarrerak % 10,7 igo dira, eta ostatu-gauak % 12,3.

Araban, 58.425 sarrera eta 108.703 ostatu-gau erregistratu dira, iazko uztailean baino % 13,3 eta % 18,3 gehiago. Bizkaian, aldiz, sarrerak % 2,3 gehitu dira, eta ostatu-gauak % 3,4. Guztira 178.324 sarrera eta 348.400 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 157.548 sarrera erregistratu dira 2023ko uztailean, 2022ko uztailean baino % 0,1 gehiago, eta 346.784 ostatu-gau, iazko hil berean baino % 2,9 gehiago.

Hiriburuka, sarrera kopurua % 18,7 igo da Gasteizen, % 4,7 Donostian eta % 1,4 Bilbon. Era berean, iazko uztailarekin alderatuta, ostatu-gauak % 24,0 gehitu dira Gasteizen, % 4,3 Donostian eta % 3,3 Bilbon.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,04 egunekoa izan da 2023ko uztailean, iazko hil berean baino gehixeago, orduan 2,00 egunekoa izan baitzen. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez Euskal AEn guztira zenbat egun ematen dituzten.

Euskal AEko betetze-maila % 72,8 izan da uztailean, plazaka neurtuta, eta % 82,0, gelaka neurtuta. 2022ko uztailarekin alderatuta, igoerak ehuneko 0,8 eta 1,3 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Eguneko batez besteko tarifa edo ADRa 128,43 euro izan da EAEn 2023ko uztailean (logela bakarrik erregimenean gela bikoitz bainugeladunari aplikatua). Horrek esan nahi du % 8,6ko igoera izan dela iazko uztailaren aldean. ADRa 165,37 euro izan da Gipuzkoan, 105,33 euro Bizkaian eta 88,53 euro Araban. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira: ADRa 208,64 euro izan da Donostian, 116,12 euro Bilbon eta 76,14 euro Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 105,36 eurokoak izan dira 2023ko uztailean, iazko hil berean baino % 10,3 gehiago.

Ekitaldi asko egin dira Euskal AEn 2023ko uztailean, eta eragin positiboa izan dute hotel-establezimenduen betetze-mailan. Hilaren lehen asteburuan Frantziako tourraren Grand Départ egin zen, eta, ostiraleko (ekainak 30), larunbateko eta igandeko (uztailak 1 eta 2) gauetan, atzerritar jatorriko ostatu-gauak 42.444 izan ziren. Hau da, hiru egun horietan erregistratutako ostatu-gauen % 61,3, edo, bestela esanda, hil osoan baino 7,4 puntu gehiago ehunekotan. Bizkaian, 30.064 ostatu-gauetatik % 65,4 atzerritar jatorrikoak izan ziren; Gipuzkoan, berriz, 18.307 ostatu-gau izan ziren, hau da, % 62,5. Araban, aldiz, gehiago izan ziren jatorri nazionaleko ostatu-gauak, 9.880 ostatu-gau guztien % 54,8. Gelakako betetze-maila, Tourraren egun nagusian, uztailaren 1ean (larunbata), % 83,3koa izan zen Euskal AE osoan, % 80,8koa Bizkaian D % 83,9koa Bilbon), % 84,2koa Gipuzkoan D % 87,9koa Donostian) eta % 88,9koa Araban D % 91,7koa Gasteizen).

Uztailaren 7an, 8an eta 9an, Bilbao BBK Live jaialdian, gelen betetze-maila % 83,0 izan zen Bilbon, hil osoan erregistratutakoa baino puntu erdi gehiago ehunekotan.

Gasteizen, hotel-establezimenduetako gelen betetze-maila % 89,1era iritsi zen uztailaren 15eko eta 16ko gauetan, Ironman Vitoria-Gasteiz egin zen asteburuan hain zuzen, hil osoan baino ia 5 puntu gehiago ehunekotan.

Bestalde, Donostiako Jazzaldia egin zen bost egunetan (uztailaren 21etik 25era), gelen betetze-maila % 90,8 izan zen, hil osoan bezalaxe. Hil horretan ia 220.000 ostatu-gau izan ziren hiriko hotel-establezimenduetan.